AbainGoardia











{2010/01/06}   Terminator Salvation

Terminator Salvation (2009)

Zuzendaria: McG (Joseph McGinty Nichol)

Antzezleak: Christian Bale, Sam Worthington, Anton Yelchin, Bryce Dallas Howard, Moon Bloodgood, Helena Bonham Carter, Michael Ironside, Common eta Jane Alexander

Gidoia: Michael Ferris eta John Brancato

Ikusi beharra nuen. Jasoko nuen emaitzaz ziur nintzen aldez aurretik baina pelikula orijinalaren zaletu bezala ikusi beharra nuen. Eta zoritxarrez ez aurreiritziek ez didate hutsik egin.

Terminator zientzia fikzio eta akziozko filmeen generoko klasiko bat da, ezin da ukatu, gustatu ahal zaizu, baina ez dut uste ukatu daitekeenik pelikulak duen balioa. Istorioaren sortzaile nagusia James Cameron zuzendaria dugu, zeinak ziborg hiltzaile ankerra gaixo izan zen epe batetan amestu zuen, hala ere oinarritua dago ere Harlan Ellisonen idei eta kontakizunetan, nahiz eta urteak igaro beharko ziren kredituetan azaldu arte.

Cameronek Terminator izan zuen bere lehen proiektu pertsonal bezala (aurretik Piranha II filmatzen hasi zen, kredituetan azaltzen da zuzendari bezala, baina filmaketa hasi eta hiru astera kaleratu zuten), eta ondoren azalduko zuen bezala nabaritzen zen egin behar izan zituen trikimailuak beharrezkoak ziren efektuak lortzeko zeukan aurrekontu txikiarekin. Hala ere, efektu berezien alorrean aurrerapauso handia eman zuten pelikularekin eta horrek, istorio berarekin batera klasiko bihurtu dute. Terminatorra endoeskeletoa besterik ez denean ikustea ikusgarria da, are gehiago eskala naturalean egin baitzen. Saga honek, beste askok bezal (Star Wars…) beren bizitzako paperak eman die antzezle askori eta betirako gogoratuak izango dira Terminatorren egon izanagatik. Dakizuenez lehen atal honetan 1984an kokatzen gara, etorkizunean makinak altxatuko dira gizakien aurka eta guda galtzear direnean ziborg bat (Arnold Schwarzenegger) bidaliko dute urte hartara Sarah Connor (Linda Hamilton), John Connor etorkizuneko erresistentziaren liderraren ama hiltzera. Erresistentziak Kyle Reese (Michael Biehn) bidaliko du Sarah defendatu eta ziborga suntsitzera. Suntsituko dute, baina Reese hiltzen da Sarah haurdun utzi ondoren, bera da Johnen aita.

Sam Worthington

Horren arrakasta itzela izan zuen urte batzuk beranduago (1991an) jarraipena egin ziotela. James Cameron berak zuzendu zuen Terminator 2: Judgment Day eta berriz ere azaldu ziren Arnold Sachwarzenegger eta Linda Hamilton. Pelikula oso ona da ere, ez lehena bezain beste baina baditu ahuleziak. Arnoldek Terminatorraren papera errepikatzen du, baina oraingoan onaren papera du, erresistentziak birprogramatu du John Connor babestu dezan, zeinen papera Edward Furlong debutanteak bete zuen. Maltzurraren papera Robert Patrickek bete zuen, T-1000 modeloa dena, metal likidozko Terminatorra, beste objektu zein pertsonen itxura har dezakeena. Pelikularen ahulezi handiena gidoia da, ez zutela behar bezala osatu. Makinen altxamendua 1997an jartzen dute, baina istorioaren data ez dago argi, Sarah Connorri jartzen dioten adina eta ondorioz semeak izan behar duena ez baitatoz bat. Baina ikusgarriena erabilitako efektu bereziak izan ziren, garaiko iraultza izan ziren teknologia infografikoak ustiatzen lehenetakoak izan baitziren.

Urte ugari pasako ziren berriz ere saga martxan jarri zenean (Terminator 3: Rise of the machines). James Cameronek ez zuen errepikatu baina hori ez zen arazoa izan Mario F. Kassar ekoizleak eta Schwarzeneggerrek hirugarrena presta zezaten. Jonathan Mostowek zuzendu zuen hirugarrena. 2003an gaude, John Connor (Nick Stahl) alderraia da, ez du makinen altxamendua ikusi baina ezin du hartatik ihes egin. Makinek beste hiltzaile bat bidali dute haren eta erresistentziako bere kolaboratzaileen bila, Terminatrix (Kristanna Loken), T-1000en antzekoa baina askoz garatuagoa eta beste makinak kontrolatzeko gai dena. Erresistentziak berriz ere Schwarzeneggerren modeloa bidaltzen du berriro bera eta bere emazte izango den Katherine Brewster (Claire Danes) babestera. Linda Hamiltonek ez zuen errepikatu, ematen zioten rola ez zitzaiolako gustatzen eta horrela Sarah Connor hil zuten. Niretzat pelikulako une on bakanetakoa Schwarzeneggerrek egiten duen autoparodia da (eta pena da beste bat kendu zutela). Hura izan zen bere azken papera, egun Kaliforniako gobernadore baita.

Tartean telesail nahiko duina atera da, Terminator: The Sarah Connor Chronicles izenekoa, zeina hirugarren pelikula errefusatu eta bigarrenaren amaieratik abiatzen den, etorkizunean salto egiten dutelarik Sarah (Lena Headey) eta Johnek (Thomas Dekker) Skynet (Makinen burua) sunstitzeko behingoz 2007an. Haiek babesten Cameron (Summer Glau) Terminator arraroa izango da, modelo arraroa eta aurreratuegia ematen du. Bi denboraldi egin dira eta ematen du Warnerrek erabaki duela proiektua bertan behera uztea, zaletu ugariren kexak sortu dituena.

Christian Bale eta Sam Worthington

2009an laugarren atala aurkeztu da, Terminator Salvation, McGk zuzendua. Orain 2018an gaude, altxamendua gertatu da eta gizakien eta makinen arteko guda martxan da. John Connor erresistentziako soldadua da, bere jarraitzaileen artean oso ospe handia duena berak bazekielako makinak altxatuko zirela. Hala ere etorkizun hau ez da bere amak irakatsi ziona. Connorren papera Christian Balek hartzen du, filmeetako modako heroia (bera da egungo Batman).

Bere bidean pertsonai bitxia azalduko da, Marcus Wright, zeinen azken oroitzapena den 2003an heriotz korridorean zela. Kyle Reese (Anton Yelchin) topatzen du eta Johnek ez daki zer pentsa Marcusengan, ez baitaki etorkizunetik ala iraganetik datorren. Ordea, badaki zerbait egin behar duela, makinen xedea orain bere aita izango den Kyle Reese baita.

Pelikulak piroteknia ugari du eta gudako lehen aztarnak erakusten dizkigu (lehen filmean Kylek Sarahri azaltzen dizkion lehen Terminator modeloak ikusten dira). Baina hortaz gain ezer gutxi du. Gauza hoberenetakoak dira Marcus Wrighten historia nabarmentzen dela Johenen gainetik, hunkitu ahal gaituela, eta sagaren lehen atalari egiten dioten ezusteko omenaldia (ez dudana argituko). Eta listo.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: