AbainGoardia











{2010/01/06}   Zombieland

Zombieland (2009)

Zuzendaria: Ruben Fleischer

Antzezleak: Jesse Eisenberg, Woody Harrelson, Emma Stone eta Abigail Breslin

Gidoia: Paul Wernick eta Rhett Reese

Aspaldi ez nuen horrenbeste barre egiten pelikula berri batekin, malkoak ateratzen zitzaizkidan estreinatu zen egunean. Zombien pelikulak ez zaizkit gustatzen, ustelkeri gehiegi agian horren hazbete gutxitan. Baina ordea komeriarekin nahasten denean atentzio gehiago ematen diot. Generoko pelikula gogoangarria Zombies Party dugu (Izen orijinala Shaun of the dead da), 2004an aurkeztu zuena Edward Wright zuzendariak bere gidoian oinarritua, non zonbien inguruko pelikulez trufatzeaz gain gizarte ingelesaren (eta gizarte orokorraren) gaineko iseka bikaina egiten duen, une surrealistetara helduz. Zombielanden promozioa egiten hasi zirenean Wrightenganako konparaketak saihestezinak ziren. Eta ez da harritzekoa, lehena bezain ona eta orijinala baita.

Zonbien apokalipsia heldu da beste behin ere. Norbaitek okel kutsatua jan eta gaixotu zenetik zonbi epidemia hedatu da ia inor geratzeraino. Libratu direnen artean Columbus aurkituko dugu (Jesse Eisenberg), mutil ahul eta koldarra, kolon narritakorraren sindromea duena eta oso maniatikoa dena (sudur gorridun pailazoek beldur ematen diote). Baina horren jarrera freakyak libratu egin du oraingoz, oso arau xelebre zein baliagarriak baitauzka Zonbielanden bizirik mantentzeko, eta horrela azaltzen dizkigu sarrera dibertigarrian. Lehena, Kardio: Zonbien bizimodua oso osasuntsua da, beti daude korrika, beraz zeu beraiek baino sasoi hobeagoan izan behar zara. 2. Hil eta akabatu: zalantzak dauzkazunean, ez aurreztu baletan. 3. Adi komunekin: sekula ezin dezakezu jakin noiz erasoko zaituzten. 4. Segurtasun-uhala jarri. 7. Bidaia arin egin. 18. Beroketak egin: pentsa ea beharko duzun ariketa gogor bat egin, bost minutu baino gehiagoz korrika egitea adibidez. 17. Sekula ez zaitez heroia izan. 31. Atzeko eserlekua arakatu beti. Eta 32. Gauza txikiez gozatu.

Woody Harrelson

Bere gurasoez zer izan den jakiteko Columbusera bidean denean beste gizon bat aurkitzen du, Tallahassee izenekoa (Woody Harrelson). Hirietako izenak erabiltzen dituzte euren artean sentimen loturik ez izateko, batek daki ea zonbi bilakatuko den bestea. Tallahassee ero huts bat da, bere afizioa zonbiak erailtzea da eta hori da egiten dakien onena. Eta bere obsesiorik handiena Twinkieak jatea da, kremaz beteriko amerikar opila. Woody Harrelson aspaldian itzaliriko argia zeukan, baina oraingoan paper polita lortu egin du eta benetan lortu du ero sineskor bat egitea.

Emma Stone

Beren bidaia xelebrean beste bi pertsona aurkituko dituzte, Wichita (Emma Stone) eta Little Rock (Abigail Breslin) ahizpak, zeinek soilik eurengan duten konfiantza eta zenbaitetan ziria sartzen dieten bi gizonei. Iruzurtiak aspalditik, Wichitak hamabi urteko bere ahizpari azken plazera eman nahi dio Pacific Playland jolas-parkera eramanez, inozentzia lasterregi galdu baitzuen.

Kalifornian direnean une dibertigarrienetakoak ikusiko ditugu. Bill Murray antzezlea azaltzen da bere burua interpretatzen modu parodikoan eta azaltzen den hiru minutuak filmeko gogoangarrienekoak dira.

Ahizpak jolas-parkera doaz bakarrik eta zonbiek inguratzen dituzte eta orduan Columbusek erabaki behar du bere arauak jarraitu edo behingoz heroi bilakatzea maite duen Wichita eta bide batez sekula izan ez duen gauza salbatzeko: familia.

Filme polit honek ere nabarmentzekoa du soinu banda, benetan makarra. Kredituak Metallicaren For Whom the bell tolls gogoangarriak irekitzen ditu, badira trash kantak eta Bill Murrayren jauregian Blue Oyster Culten Don’t fear the reaper ederra entzuten da.

Pelikula gomendagarria arratsaldea igarotzeko Zombies Partyrekin batera.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: