AbainGoardia











{2010/01/30}   Hierro

Hierro (2009)

Zuzendaria: Gabe Ibañez

Antzezleak: Elena Anaya, Mar Sodupe, Bea Segura, Andres Herrera, Javier Mejia eta Kaiet Rodriguez

Gidoia: Javier Gullon

Pelikularen kritikek erakargarritasuna ematen zioten eta esan behar da promozio ona egin diotela are erakargarriago egiteko.

Gabe Ibañezen lehen lan luzea dugu okertzen ez banaiz. Bertan bi irudi nagusi aurkituko ditugu. Batetik Hierro uhartea (Kanariar Irlak) eta bere paisaien magnetismoa, zeina indartua den edizioaren berunkara tonuari esker, harri ilun, bolkaniko, karstikoei are eta kolore ilun indartsuagoa ematen dioten. Beste irudi nagusia Elena Anaya antzezlearena dugu, zeinak uharteak bezainbeste irudi edo gehiago hartzen dituen. Horrela ikusiko dugu pertsonaiaren gainbehera, obsesioa eta zalantzak minutuak igaro ahala.

Elenak Mariaren rola hartzen du, biologoa zeinak bere oporrak igaroko dituen Hierro uhartean Diego bere seme txikiarekin batera. Bidaiatzen ari diren ferryan ordea ezbeharra gertatuko da, Diego semea desagertzen da. Poliziaren fruiturik gabeko bilaketa intentsibo baten ondoren desagertutzat jotzen da eta etxera bueltatu behar da Maria. Hilabeteak igarotzen dira, jada ezin du bizitza arruntik egin, depresioak jota hondoa jo du, pilulen menpeko da, ezin du ohiko biologo lana behar bezala bete eta bere ahizpak zaindu behar du. Orduan deia jasotzen du Hierrotik, semearena izan daitekeen gorpua aurkitu dute eta identifikatzera etortzea eskatzen diote. Ahizpak lagundua hara doa, baina berak ez du semea ezagutzen. Poliziari arraroa iruditzen zaio eta horregatik eskatzen dio asteburua igarotzea epailea heldu eta DNA frogak egin arte.

Mariak pixkana bere ikerketak egiten ditu, hasieran nahi gabe, baina pixkana desagerpenaren inguruko hariak lotzen hasten da eta horrela bilaketa eta segipen obsesiboa egiten joango da ezusteko amaierara heldu arte.

Aipamena egiten ari nintzela datu teknikoak bilatzen nenbilen eta kritika oso egoki bat aurkitu dut, Hierro Brad Andersonen The machinist filmarekin konparatzen duen. Ez da inondik ere oker. Bi filmek bere pertsonai nagusien izuak eta obsesioak islatzen dituzte krudelki era itogarrian eta amaiera ez da horren ezberdina. Ezberdintasun nagusia izan dezakegu agian Elena Anaya ez zaigula anorexia egoeran azaltzen Christian Bale agertu zen bezala, benetako ikara sortzen zuena.

Pelikula ikusgarria da, esan bezala trama txukuna du eta uhartearen paisaia erabilitako koloreekin erakargarria egiten delako. Arratsaldea igarotzeko aproposa.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: