AbainGoardia











{2010/02/15}   Ciutat Podrida 9

Ciutat Podrida 9

64 orrialde

2009

Beno, bazen fanzine bat aipatzeko ordua, ez dira denak liburuak izango eta. Ciutat Podrida fanzinearen bigarren zenbakia bada ere, bere atzean istoriotxo bat dago. Ciutat Podrida Intelectual Punx fanzine klasikoaren errautsetatik sortzen da, orain hamarkada inguru Bartzelonan egiten zen agerkaria, zeinen atzean beti aurkitu ahal izan dugun gure lagun Jaume, ÖBNI, Disface, edo Holocaust in your head taldeetan aritutakoa (egun Almax taldean aritzen da ahotsetan besteren artean). Fanzinean hardcore-punk eszenaren inguruko gauza asko topa genitzakeen, elkarrizketak bai musika taldeei zein kolektibo edo pertsona ezberdinei, gai ezberdinen inguruko artikuluak eta disko eta fanzine ugariren aipamenak.

Ciutat Podrida fanzine bera da, izen eta kokalekuz aldatua bakarrik (egun Zaragozan egiten da), horregatik bere bigarren zenbakiak du bederatzigarren zenbakia, Intelectual Punx zazpigarrenean geratu baitzen.

Fanzineak beti bilatu izan du aurkezpen aldetik txukun izatea eta zenbaki berri honetan harago joan da, fotokopietatik inprimategira igarotzean bistara aldaketa handia sortzen du, askoz deigarriago egiten da.

Edukien aldetik ez da larregi aldatu. Elkarrizketa ugari, gehienbat egileari beti gustatu izan zaion muturreko soinuen taldeei egina: Little Moroccos, Velocidad Absurda, Nervous Breakdown, MOB 47, Cop de Fona, Fuego de Cobertura… Hauen artean denetarik aurkitzen da, musikaz besterik hitz egiten ez dutenetatik, probetxuzko hausnarketaren bat ateratzen zaien taldeetaraino. Era berean, gauza lotsagarriak ikusten dira, esaterako Bad Brainsen elkarrizketa, zeinen denbora guztian abeslaria Jah gora, Jah behera dabilen (zabor erlijiosoa…). Nola ez, aipamen ugari daude, fanzineenak ez horrenbeste, baina diskoetan mordoa daude, gehiegi egiten dira azkenik, baina hori fanzinea irakurtzen denaren seinale da.

Zenbaki honetan aurkituko ditugun bi artikuluek hitz egiten digute batetik Arrebato, Zaragozako areto autogestionatuaren hamabosgarren urteurrenaz batetik, non laburki azaltzen zaizkigun bertan diren talde edo kolektiboen nondik norakoak; bigarrenean, egileak atzera begiratzen du, 80-90 hamarkadetako estatuko trash taldeen inguruko gogoeta egiteko (Ultimos de Cuba, Crusher, Fame neghra…).

Zenbaki honetako nobedadea zutabeen sekzioa dugu, zeinean fanzinearen adiskide batzuek eszena honen inguruko gogoetak egiten dituzten (hauek ere lagundu dute zenbait elkarrizketa eta diskoen aipamenak egiten).

Fanzine gomendagarria, gauzak nola egin behar diren ikusteko, are gomendagarriagoa Zaragozako Radio Topo irratian egiten den izen bereko irratsaioarekin batera entzutea, astero egiten dena gure mundutxo honen inguruko kontakizunez betea.

Eskuratzeko nahikoa duzue ciutatpodrida@gmail.com edo ciutatpodrida.blogspot.com helbideetara jotzea, bi euro ziztrin besterik ez baitu balio fanzineak. Zorionak!



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: