AbainGoardia











{2010/03/29}   Poder Freak Vol. 1

Poder Freak Vol.1

Una cronica de la contracultura

Jaime Gonzalo

ISBN 978-84-613-6190-8

128 orrialde

2009ko Abendua

Discos Crudos

Kontrakulturaren itzalak sorturiko interesak bibliografia handia sortu du. Ikusten dugun gehiena anglosaxoia da, bertako eredua izan baita ia beti mendebaldeko beste kulturen eredu izan duten promozioa dela eta (diskoak, filmeak, telebista…) eta oso gutxitan ikusi dira beste kokalekuetakoa (frantsesa, eskandinabiarra…). Estatu espainiarrean esaterako ez da zantzurik ia 70. hamarkadaren bukaera arte, ez dezagun ahaztu diktadura frankistak oraindik ere itxia zela kulturalki eta egungo haren oinordekoek soilik utzi dute kanpoko ereduak inportatzea. Kontrakulturaren inguruko liburu interesgarrienetako bat Greil Marcusen Rastros de carmin dugu, non Sex Pistols ardatz nagusi bezala duen istorioa garatzen digun garai ezberdinetako pertsonai eta mugimenduak deskribatuz, txoko honetan begirunea izan diogun anabaptistetatik situazionistetara.

Jaime Gonzalo kazetariak XX. Mendeko kontrakulturaren kronika izan behar duen trilogiaren lehen atala dakarkigu oraingoan, 40-60 hamarkadak dakarzkigunak.

Liburuak nolabait gogora dakarkit Jtxo Estebaranzen Tropikales y Radikales. Experiencias alternativas y luchas autónomas en Euskal Herriak 1985-1990 (lehen argitalpena Likiniano Elkartearen eskutik, 2005eko abenduan; Gatazka Gunearen edizio berria, 2007ko abendua), biek mugimendu asko zenbatzen baitituzte baina nahiko azaletik.

Jaime Gonzalok oraindik ere eragina duten hainbat joera azaltzen dizkigu, gehienak itxura eta gainetiko jarrera dakartenak, eta bakan batzuk eragin politikotzat har daitezkeenak (esan beharra dago atal honetan batik bat situazionistak izan daitezkeela, zeinek bibliografia zabala duten azkeneko hamarkada luze honetan argitaratua gehien bat, agian horregatik beren atala ez da izan behako lukeena bezain garrantzitsua, ez dezagun ahaztu beren lelo ugari erabili zirela 68ko maiatzean).

Horrela ikusiko ditugu lehen nerabe alprojak, gazte delinkuentzia terminoa jasotzearen “ohorea” izan zutenak; Infernuko Aingeruak (Hell’s Angels), harritzen didana sartu izana, baina ondoren ongi sartu izan direla iruditzen zaidana, berehala ikusten baitugu beren joera xenofoboa eta horren lekuko geratuko zen betiko Rolling Stonesen zuzeneko batean hainbaten artean hil zuten beltzari emandako jipoia grabatu zuen bideoa; letristak, hipsterrak, beatnick eta situazionistak; Teddy Boy eta haren antzeko taldeak beste lurraldeetan; modak; eta, nola ez, drogen eta sexuaren eragina garai hauetan.

Irakurtzeko entretenigarria egiten da, baina supitu batean irentsiko duzu. Azaltzen duenaren arabera, niri partikularki interesa dakizkidakeen taldeak (politikoak), bigarren atalerako geratu dira (yippie, weathermen, black mask, pantera beltzak eta abar aipatuko ditu?).



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: