AbainGoardia











{2010/05/09}   37 Hostias “La era de la rata”

37 Hostias “La era de la rata”

CD, 2002

Potencial Hardcore

Disko honek urteak baditu ere aipatuko dut, aspaldian berriro ere entzuten aritu naizelako eta nahiko ona iruditzen baitzait.

Disko kontzeptualak, Opera Rockak edo deitu nahi diren bezala, ez dira oso hedatuak, alegia, existitzen diren talde kopuru guztiekiko disko kontzeptualak egitera ausartu eta egiteko gai direnak oso gutxi dira. Halako gauzak egiterako orduan ziurrenik Heavy metal taldeak etorriko zaizkigu, beraien artean zenbait adibide aurkitu ahalko dira. Punk-rock munduan ordea ez dira hainbeste, eta estatuari begiratzen badiogu are eta gutxiago. Oraintxe behintzat gogora datorkidan kasu bakanetakoa Eskorbuto dugu, Los demenciales chicos acelerados disko kontzeptuala izan behar baitzen, baina, aurretik esan nuen bezala, haria erabat galdu zen biniloaren aurpegi bakoitzeko iraupena errespetatzerako orduan abestien ordena irauli zelako. 37 Hostiasen disko hau beste kasu bakan horietako bat dugu, nire ustez oso gustu onarekin egina.

37 Hostias madrileko Punk-rock taldea dugu, 80. hamarkadaren erdialdean hasten direnak, baina ez dutenak diskorik grabatuko 1991. urtera arte (37 Hostias, Potencial Hardcore). 1993.ean Cantando bajo la lluvia acida argitaratzen dute eta urte batzuk gehio ematen dute De Estrepitus (Tratado sobre el ruido) argitaratu arte (1997; bi lan hauek ere Potencial Hardcoren bitartez argitaratzen dira). Eta urte gehiago igarotzen dira La era de la rata diskora heltzeraino.

Diskoak garai apokaliptiko batera eramaten gaitu. Gizateria desagertu da, hondamendi nuklearra dela eta. Munduan nagusi den arraza berria arratoiak dira, gizakiak bezain garai eta bizkor bilakatu direnak. Haien burua arratoi zuria da, zeina gizakien esperimentuak zirela eta bilakatu zen horren handia. Era berean, isilpeko toki batean ordenagailu erraldoi batek gizakien zoria gordetzen du, bere kargu geratu baitziren hibernazioan bakar batzuk. Baina neska bakarrak jasan du hibernazioa. Beste guztiak hil dira. Lurra arakatzen gizon bat aurkitzen du. Istorioak aurrera egiten du gizonak egiten duen ibilbidean isilpeko lekuraino, arratoiek bera jarraitzen dutela, emakumea esnatzen da eta ordenagailuak dilema moralak hazten dituen ahala.

Lana nahiko ongi egin dute, izan ere pertsonai nagusiei ahots ezberdinak eman baitzizkieten historia sinesgarria egiteko. Horrela azken gizonaren papera Andanada 7 talde gogoangarriko Vecinok hartzen du, ordenagailua eta arratoi beltzare rola Silicone Transpirateko Daniri dagokio eta, beharbada diskoari puntu gehien ematen diona, azken emakumearen protagonista dugu, urte pare bat lehenago agur esan zuten Aerobitch bikainen abeslari Laura baitugu. 37 Hostiaseko abeslariek jartzen dituzte gainontzeko ahots nagusiak eta beste lagun batzuek koroak jartzen dituzte.

Soinu aldetik oso lan ona dago, kalitate handikoa izateaz gain Punk-rock kutsu oso handia du, soinu teknikariaz gain, ekoizpen arloan Commando 9mm taldeko Pollo baitzegoen kargu eta ikaragarri nabaritzen da. Nahikoa da entzutea aipamen honetan jartzen ditudan Planeta Gris eta El sueño kantuak.

Diskoari komiki batek laguntzen zion, taldeko Perico berak margotua abesti pare bat ezik, nahiko erakargarri egiten duena lana. Oso gustura entzuten da, hainbeste denbora pasatu bada ere eta disko berria lantzen aritzen badira ere.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: