AbainGoardia











{2010/05/21}   Welcome to 1984

Welcome to 1984

LP, 1984

Maximum Rock’n’Roll

Hau bada beste historia puzka bat, Hardcore-Punkaren historiako bilduma gogoangarrienetako bat, eta historia dosi honen erantzuleak are eta historikoagoak diren egileak dira: Maximum Rock’n’Roll fanzinearen kideak.

Maximum Rock’n’Roll munduko fanzine edo aldizkari ezagunena izango da ziurrenik, underground kulturan bizi direnen artean oraindik berean dirauen agerkari beteranoena baitugu, hogeita bost urtetik gora, inprimaketa handiduna, mundu mailan banaketa handia duena eta gainera hilero kaleratuz zenbaki berria, hori da marka! Bertan mundu osoko talde ugari azaldu dira elkarrizketatuak, eta hamaika disko aipatu dituzte beren orrialdeetan.

Welcome to 1984 George Orwellek gogoan sartu zigun urte berean argitaratu zen. Kontrazalean azaltzen zuten bezala, ez zen kasualitatea urte hura hautatu izana, hausnarketa interesgarria egiten zuten sozialki Orwellen mundutik distantzia bat falta bazen oraindik (ez dakit nik zer esan, ez da beharrezkoa gobernu autokratikorik Orwellen munduan bizitzeko), kontrol sozialerako teknologia eta, bereziki, alor psikologiko eta ideologi aldetik ez da asko falta (pentsamendu bakarra, agintarienganako kritika eza…). Beraiek ez ziren ados egoera honekin eta horri aurre egiten dioen jendea existitzen dela gogoratuz, bilduma hau aurkezten zuten beren aburuz “ekarpen umila” egiteko.

Baina a zer ekarpena! Diskoa gerora pasa da oraindik ezezagunak ziren izen handi asko jasoko zituelako. Fanzineak jasotzen zituen kontaktuen artean konposatu zuten bilduma, zintetako kantak, single bateko abestiak… Zerrendan besteak beste ondoko taldeak azaltzen dira: Terveet Kädet, Olho Seco, Icons of Filth, Rattus, Raw Power, B.G.K., Frites Modern, The Stalin edo Upright Citizens. Euskal Herriak ere ordezkari bat izan genuen izan ere, hara non eta RIP azaltzen dira bilduma honetan oraindik argitaratu gabea zen Antimilitar abestiarekin! Beraiek elkarrizketa ezberdinetan baieztatuko zutenez, Destruye eta Penetracion fanzineetako adiskideen bitartez amaitu zuten bilduman, eta honi esker oso ezagun egin ziren nazioartean, gutun ugari jasotzen baitzituzten material eske. Bilduman entzungo duguna nagusiki lehen urte haietako Hardcore-Punk gordinena da bere zentzu zabalenean. Mundu osoko talde ugari daude, finlandiarrak, brasildarrak, japoniarrak, italiarrak, eta kaleratze garaia gogoratzen dizkiguten Jugoslavia edo Mendebaldeko Alemania.

Beno, eta zergatik aipatzen dut horren bilduma zaharra? Bada, fanzineak bildumaren hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko berrargitaratu duelako, bai! Disko gogoangarri hau lortzeko aukera paregabea duzue gainera salneurri nahiko merkean, neuk gure artean, Bilboko Gatazka Gunean 10,50 eurotan aurkitu dut. Benetan gomendagarria den historia puzka bat duzue oraingoan.

Ideia izan dezazuen, ondoko bi abestiak jartzen dizkizuet. Batetik The Stalinen Chicken Farm:

Eta segituan Frites Modernen Je Bent een Puist in Mijn Nek:



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: