AbainGoardia











{2010/06/10}   Los Pichiciegos

Los Pichiciegos

Rodolfo Enrique Fogwill

ISBN 978-84-92865-10-9

224 orrialde

2010eko Martxoa

Editorial Periferica

Fogwill Argentinako idazle garrantzitsuenetako bat da, kaleratutako obra kopurua zein kalitateagatik, eta ia genero guztiak uztartu dituelako, poesia, ipuin edo istorio motzak eta eleberria, posible da askok ezagutzea Muchacha Punk edo Urbana obrengatik.

Los Pichiciegos bere lehen eleberria izan zen eta zeresana piztu zuen bere garaian, 1983. urtean. Egin dezagun atzera begira: 1983, sarraski handia sortu duen azken diktadura argentinarra amiltzen da, barnean eragin dituen kritikengatik azken boladan. Arrazoi nagusietakoa: Malvinetako Guda.

Urtebete lehenago, 1982aren hasieran, argentinar diktadurak handinahikeriengatik eta bere iraunaraztea ziurtatzeko, krisian baitzen, historikoki argentinar lurraldeak bezala erreklamatu diren hegoaldeko irla multzoak okupatzen hasten da, Hego Sandwich, Hego Georgia eta Malvinak (Falkland Uharteak), guztiak Erresuma Batuaren esku. Lehen bietan ez dute arazorik, lehenean ez baita inor bizi eta bigarrenean ere ez da ia biztanlerik (ikerlariak), gainera, Margaret Tatcherren gobernuak ez du erantzun “aproposa” topatzen. Garaipen hori dela eta (?), Malvinetara heltzen dira argentinar gudarosteak, zeinek 1982ko apirilean errazki menderatzen dituzte han diren soldadu britainiar bakanak eta aldaketak behartzen dituzte irletan, gaztelerazko toponimia jarri eta eskuinetik gidatzera behartuz biztanleria, besteak beste. Hori dela eta Britainiak bi bandoetako inork deklaratu ez zuen guda piztu zuen eta bi hilabete beranduago garaile ateratzen da, Malvinak berreskuratuz.

Eleberriak guda honetan kokatzen gaitu, ikuspuntu nahiko berezian. Obrak argentinar soldadu batzuk aurkezten dizkigu, behin lubaki sakona eginda, desertatzen dutenak. Hogei soldadu inguru guztira, lubakian bizi dira beti, metrailatuak izatearen beldur bi bandoen partetik. Haien buru lau dira, Lau Errege Magoak deitzen dietenak. Bizirauteko behar dituzten baliabideak trafikatzen dituzte argentinar zein britainiar bandoetan mesedeak eskainiz. Gudak aurrera egiten duen ahala ikusiko dugu nola geroz eta zailago egiten zaien bizirik jarraitzea, neguak aurrera egiten du eta oso larria da (ez dezagun ahaztu Malvinak Tierra del Fuego parean direla, ia Antartidan). Pasarte batetan ikusiko dugu nola topatzen diren argentinar teniente batekin, bere eskua “egiten” ari dena: izotzean uzten du eskua luzez belztu dadin eta moztu diezaioten etxera bueltatu ahal izateko pentsio on batekin. Gudaren pasarte krudelak gehienak eta tarte komikoren bat ere. Erakargarria egiten da ere, jatorrizko gaztelania erabili edo ezagutzen dugunontzat, argentinar hizkera eta esamoldeak erabiltzea, zenbaitetan gozoagoa egiten baita nahiz eta elkarri errietan izan ahal badira ere.

Bolada batean irakurtzen den liburua, entretenigarria, hunkigarria eta gogorra egiten da, baina printzipioz ez diozu irakurtzeari utziko.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: