AbainGoardia











{2010/07/02}   Elfo Negro “Vitesse”

Elfo Negro “Vitesse”

LP+CD, 2010

Elfo Negro, DDT Banaketak eta In My Heart Empire

 

Disko honek bai behar izan duela prestatzeko denbora, sei urte igaro baitira aurreko diskoa kaleratu zutenetik.

Elfo Negroren ibilbidea luzea da. 90. hamarkadaren amaieran sortu ziren eta ordutik hardcorearekiko beren zaletasuna argi utzi zuten, hasierako soinuek Münsterland edo El Corazon del Sapo baitzekarten gogora (urtetan askok brometan El Corazon del Sapo II deitu zieten, gorroto zuten izena). Doinu horiekin osatu zuten taldearen izen bereko aurreneko diskoa 2000. urte amaiera aldean, DDT Banaketekin batera ekoitzia. Urteak pasa ahala doinuek norabide berriak aztertzen dituzte, ilun eta rock zaleagoak eta horien bitartez Margenes disko borobila atera zuten 2004. urtean, oraingo diskoa arte beren azken disko ofiziala izan zena. Kontzertu ugari eta gogoangarriak egin zituzten eta zaletu askok hasieratik bukaerara kantatzen zituzten beren kantak, “Busco veneno”, “Besame”, “Disparos”…

Baina ibilbidea eten zen. Marti abeslariak urte luzeko bidaia zuela eta atzerrian atsedenaldia hartzea erabaki zuten, baina beren entzuleei “Laster arte” moduko bat eskainiz. 2006.eko urtarrilean azken kontzertua egin zuten eta bi kantutako diskoa egin zuten, Cuidado, os avisamos, somos los mismos que cuando empezamos izenekoa.

Bi urtez isilik egon ziren, baina lanean. Beste proiektuetan ibiltzeaz gain (Los Brebes, Tr1c3, Capsula, Pateando Porkeria, Allnighters Club Band, Inserta eta ahazten dudan besteren bat ziur), kantuak pixkana egiten jarraitu zuten. 2008ko maiatzean, Marti bueltan dela, itzulera moduko kontzertu gogoangarria egin zuten Bilboko Izar Beltz Ateneoan Inserta eta Pateando Porkeriarekin batera, oso ona. Ordutik, gutxi izan badira ere, kontzertu batzuk eman dituzte eta bertan pixkana disko berriaren geroz eta kantu gehiago atzematen ziren. Diskoa azkenik 2010eko Uztailearen lehenean heldu da, Vitesse izenarekin (“abiadura” frantsesez). Diskoaren kantuak ikertzen baditugu disko borobila aurkituko dugu A aurpegiaren lehen segundutik, B aldearen azken markaraino. Cuidado… laneko bi kantuak birgrabatuak, Kamiseta trapu bat da! eta Raubzeug on the road (lehenak egiten du akaso niretzako erabaki okerra egin izana, alegia, aurreko disko txikiko kantuetako batekin, aurrekoa irekitzen zuen kantu berarekin irekitzea diskoa, déjà vu sentsazioa senti araz dezakeelarik grabaketa ezberdina bada ere), La mujer maravilla diskoaren kantu onenetakoa, Miedo en 16:9, Ulertzen?, El fango de sus alas, Dios no ha muerto edo diskoa ixten duen Oxigeno. Ezbairik gabe orain arte egin duten grabazio onena.

Aurkezpenak badu merezi duen aipamena egiterik. Lehenik esan behar da biniloan aurkeztu dela, horrek ikusgarritasuna ematen diolarik ez soilik grabazio berari (atsegina egiten dena entzumenean), baita diseinu berari ere. Lasterkaria trenarekin lehiatzen ez litzateke berdin izango CD baten azalean, (CDaren gailetan igartzen da hori), baina onena badu gatefold karpetan egin dutenez, karpeta bikoitza, alegia, antzeko irudiekin jokatu ahal izan dutela, eta, gainera, beren mezu maltzur horietako bat utzi dute, beren eragin filosofiko batzuen sena maltzur bera: Enjoy capitalism. Dena kolore dotoreekin egina, are eta erakargarriago eginez. Barruan, orri bat topatuko dugu, non kantuen letraz gain, diapositiba entretenigarri modukoak egin dituzten taldekide ezberdinak lasterka direla azken mezua uzteko: “Antes de llegar a la meta, somos libres de elegir correr, andar, pasear, callejear, detenernos, mirar a los lados… pero nadie escapará de la misma photo finish. Sólo cambiarán nuestras velocidades, no nuestros destinos”.

Diskoak gainera, CD bertsioa dakar opari, euskarri digitala nahi duenarentzat. Eta guztia 10 euro ziztrinen truke. Zer gehiago behar duzu eskuratzeko disko itzel hau?



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: