AbainGoardia











{2010/07/05}   Vida de un esclavo americano escrita por el mismo

Vida de un esclavo americano

Frederick Douglass

ISBN 978-84-937709-6-9

264 orrialde

2010eko Maiatza

Capitan Swing Libros

Capitan Swingeko jendeak liluratu gaitu argitaratzen ari den kalitatezko liburuekin, irakurri ditudan guztiak aipatu dizkizuet orain arte, Daniel Defoeren Historia del diablo ezik, nahiz eta deabruaren inguruan ikuspuntu interesgarria egiten badu ere (Inkisizioaren moduko asmakizun ankerrek ondorioztatzen dute, bere aburuz, Eliza Erromatarra Deabruak zuzentzen duela ia sorrera bereteik), erabat aspertu ninduen azkenik, denbora guztia gora eta behera da deabruaren historiari buruz munduko fikziozko eleberri zaharrenetik abiatuz: Biblia. Eta nik paso egiten dut.

Beno, liburu honekin ez zait halakorik gertatzen (eranskinetan ezik). Izan ere esklabutzaren kontua oso gogorra da. Dagoeneko guztiok gara hein batean esklabu, lanarena, hipotekarena… Baina izan dira eta badira benetako esklabuak. Morroi amerikarren kontakizunak entzun izan ditugu eta ikusi izan ditugu, askok ezagutuko dute Osaba Tomen historia.

Frederick Douglassen autobiografia “esklabu narrazioen” lehenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa dugu, Estatu Batuetako hego estatuetatik ihes egiteaz gain, militantzia aktiboa egin eta idazteko gai izan baitzen. Eta ez zen inondik ere Osaba Tom.

Kontatzen digun lehena da ez dakiela ez nor zen bere aita (bere jabea bera zela susmatzen zuen), ezta zein urtetan jaio zen zehazki, nagusiei ez baitzitzaien gustatzen morroiak haren jakitun izatea sikiera.

Izan zituen nagusi eta jabe ezberdinak ezagun arazten digu eta gehienen ankerkeria frogatzen dugu, zigorra, kolpe latzak, gosea, ia jantzirik gabe ibiltzea… Adibide asko ematen ditu, sarritan emakumeak direlarik sufritzen dituztenak kolpeak, kontutan izan dezagun garaian efektu handiena bilatu nahi zela abolizionismoaren alde eta horretarako errazagoa egiten zen erakustea nola emakumeak zanpatzen zituzten ia heriotzeraino.

Urteak igarotzen dira, hogei urte inguru bete arte eta dagoeneko hiru urte darama ihes egiteko planak egiten. Modu horretan helduko gara bere behin betiko ihesaldira.

Oso bizia egiten da, gizona gai da ankerkeriak senti arazi eta zauden lekuan uzkurtzeko eta, horrela, hamaika atal motzez osaturiko bere autobiografia ohartzen zarenerako irentsi duzu.

Edizio honek badu gehigarririk. Hiru sarrera daude. Bi garaikoak dira, William Loyd Garrison eta Wendell Philips militante abolizionistenak. Hirugarrena, entzutetsua den Angela Y. Davisena dugu, sarrera nahiko akademiko zein interesgarria bereziki aipatzen duenean emakumeen lekukotza eskasa esklabu narrazioetan.

Bestetik amaierako gehigarriak badira, interesa kendu didatenak, batetik badelako edizio orijinalaren eranskina zeinean Douglass erlijioarekin gora eta behera den; eta bestetik Douglassen bi hitzaldi ditugu, zenbait pasarte oso interesgarriren artean morala eta inozokeri erlijiosoetan jarraitzen duena.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: