AbainGoardia











{2010/08/07}   Nothing personal

Nothing personal (2009)

Zuzendaria: Urszula Antoniak

Antzezleak: Stepehen Rea eta Lotte Verbeek

Gidoia: Urszula Antoniak

 

Bolada arraroak daramatzat zeinetan ez dudan gauza handirik idatzi, baina Java Zinema sailekoak jada delitua zuen, urtarriletik ez bainuen ezer idatzi, Hierro, aipatu nuenetik, eta ez da izango zenbait pelikula ikusi ez izanagatik (Las viudas de los jueves, Madres e hijas…).

Nothing personal oso proposamen ausarta da, europar zinema independentetik datorrena. Meritu handia du, Urszula Antoniak zuzendariaren opera prima izateaz gain, berak idatzia baitu gidoia. Eta Lotte Verbeek antzezlearen lehen filma dugu ere eta zenbait sari jaso ditu zinemaldi ezberdinetan bere antzezpenagatik.

Lottek emakume holandar gazte baten rola jokatzen du, zeinen bizitzaz ez dugun ezer jakingo film osoan (are gehiago, ez dugu bere izena ezagutuko), soilik hasierako bi minutuetan ikusten baita bere bizitzari buruzko ezer: ondasun guztiak oparitzen dituela Amsterdameko kaleetan eta bere eraztunari bueltak ematen dizkiola (abandonatu ote zuten?). Segituan alderrai bizia hartuko du, motxila eta kanpin denda soinean batetik bestera ibiliko da, Irlandarako bidea hartuz. Zakarrontzietan aurkitzen duenaz elikatzen da eta kotxez eraman dezakeen edonorekin joaten da, edonora. Horrela Connemarako eskualderaino iritsiko da, non paisai ederren artean etxe bat aurkituko duen, Bertan Martin bizi da (Stephen Rea), gizon bakartia.

Martinek bi urte lehenago galdu du emaztea eta harrez geroztik bakardadean bizi da baserriko lanetan. Neska ikusten duenean beretzat lan egitea eskaintzen dio janariaren truke. Neskak bere erabateko independentzia mantendu nahi badu ere, onartu egiten du baldintza bakarrarekin: ezin diote elkarri galdera pertsonalik egin.

Denbora horrela igaroko dute, solasaldi gutxi eta lan askorekin, baina pixkana gerturatzen doaz eta baldintza nagusia mantentzea zaila egiten zaie, bestearekiko jakin-mina pizten baita.

Film dotore honek bere alde ditu orijinaltasuna, Irlandako paisaiak, bi antzezleen lan ona (Stephen Rea forma nahiko onean ikusten dugu ez askoz lehenago egin zuen V for Vendettarekin alderatuz) eta bien arteko beharrezko lotura ikusiz.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: