AbainGoardia











{2010/08/08}   Galerna

Galerna

Iratxe Esnaola

ISBN 978-84-9783-839-9

92 orrialde

2010eko Apirila

Elkar

 

Beno, idazle berri bat dugu gure artean, gaztea eta emakumezkoa ere eta badira jada… Beno, Iratxe Esnaola Galerna honekin aurkezten zaigu eta espero dugu azkenekoa ez izatea.

Eleberri motz honek lau pertsonen istorio gurutzatuak kontatzen dizkigu, S.S.ko hiri turistikoan topatzen direnak Abuztuaren azken egun itogarrien erdian, galerna baten zain.

Batetik Bechener bikotea dugu, Nora eta Sebastian, oporrak igarotzera etorri direnak beren bizimoduaren krisi ia definitiboaren atarian. Hogeita hamar urte luzeetako bikote honek ez du luze iraun behar, beren amodioa desagertua baita eta Nora ederra beste gizonen laudorioei kasu egiten dien artean, Sebastianek hamabost urteko neskato bat du maitale.

Bestetik hoteleko zuzendaria dugu, Noraz erabat maitemindua, eta, Bechener senar-emazteek trena hartu behar duten egun berean, honi eskatzen dio arren bere ondoan geratzea, Sebastianek baino gehiago maitatuko baitu eta bere buruaz beste egingo duela bestela. Eta laugarrena zuzendariaren alaba dugu, zeina hain zuzen Sebastianen maitalea den. Adinaren propio, abenturak bizi nahi ditu eta mundua jan dezakeela pentsatzen du, hori dela eta Sebastiani ihes egitea proposatzen dio.

Ikusten duzuen bezala, istorioa uste baino gehiago korapilatzen da Bechenerrek bestearen gutizien berri baitute eta krisi une ezberdinak bizitzen dira hoteleko apartamentuan bikotea neskatoarekin elkartzen denean, honek Norari bere adina aurpegiratzen diolarik eta sexutan nola aritzen diren kontatzen dion artean. Eta bitartean, zuzendariak balkoitik Sebastiani erregutzen dio jaistea, bere emazteari buruz zerbait kontatu behar diolako. Eta galerna heltzen da azkenik. Eta galerna bera bezain bizkor haritzen dira gertakariak ustekabeko amaierara heldu arte.

Eleberriaren abantaila motz izatea da, 90 orrialdeetara ozta-ozta heltzen da zortzi kapitulu bizkorretan, beraz istorioa berehala irensten da behin galerna aurreko eguraldi sapatsua ahazten duzula, baina era berean badu bere desabantaila, ez baitira pertsonaiak eta eszenak gehiegi garatzen.

Liburua entretenigarria da, baina neuk behintzat urteko nire euskal eleberriaren bila jarraitu beharko dut.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: