AbainGoardia











{2010/08/25}   2010eko Aste Nagusia: Festa paregabe baten argiak eta itzalak

Iragan larunbatean hasi zen Bilboko Aste Nagusia, zoramena, bilbotar peto-petoak bezala bederatzi egunera luzatzen den astea ospatuz. Beno, esan beharra dugu izango dela jaia zortzi egunetara murriztuko zaionik. Horren arrrazoia dugu Bilboko Konpartsek, beste toki askoren inbidia den ekimen honen benetako sustatzaileak, gaur planto egitea erabaki dutela. Planto horren aurrenekoa txupinazoan ikusi ahal izan genuen, konpartsek desfile xumeagoa egin zutenean, ohi bezala Begoñatik jaitsi beharrean udaletxetik ateraz, eta 10000 zapi beltz banatuz jendartean, sekulako laborria sortuko zuena agintari eta haien morroien artean, ahalegindu zirenak egia estaltzen, baina egia zapi beltzez beteriko plazan eta Aratz Irazabal txupinerak zeraman zapi beltzean bihurtu zen.

Bilbok duen jai eredu paregabea erasoa da urte batzuetatik hona. Ez da Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei txosna jartzeko ezarritako debekua soilik izan arrazoia nagusia (arrazoietako bat bada ere), aski da zenbait adibide ikustea.

Zortzi urtetatik hona, Bilbok bi Aratuste desfile nagusi dauzka, eta ez beharrezkoak izateagatik hain zuzen. Udaletxeak, konpartsak asistentzia-paper hutsera mugatu ezin zituela, eta lehenak inposaturiko mugak onartzen ez zituztela ikusita, desfile ofizialetik ateraz ituen, ordutik derrigortuak direlarik ibilbide alternatibo bat egitera. Halako hutsunea betetzeko udalak, beste edozein erakunderen gisa, ezagutzen zuen modu bakarrarekin betetzen ahalegindu zen: dirua. Emaitza desastre huts aizan da. Aski da desfileetara hurbiltzea ohartzeko publiko gehien erakartzen duena konpartsena dela, horren gertuko egiten baitira, gainontzeko hilkorren modura modu erra zeta kutreenean ere mozorrotzeko gai direlako besteak beste (maitasun osoarekin), Udaletxeak artean, nahiz eta nahikoa harroputzak izan urteren baten Rio de Janeiroko desfilea ekartzea bururatzeko, soilik lortu egin du arreta piztea euren desfileak konpartsekin topo egiten duenean. Laburbilduz, diru-xahutze ikaragarria bizi da, kale moztu ugari, beharrezkoak ez diren modelo eta aktoreak …

Luzez existitzen da festetako komisio mistoa, udalbatzan ordeztuak diren alderdi politikoek zein Bilboko Konpartsak federakundean ordeztuak diren konpartsek parte hartzen duten. Historikoki komisioaren ardura izan da elkarlaneko ekimenak antolatu eta ordaintzea (suziriak, desfileak…), zeren oroi dezagun, ekimen hauek udalak zein konpartsek ordaintzen dituzte neurri berean. Azken hamarkadan, konpartsek salatzen dutenez, udal-ordenantzen bidez komisioaren funtzioa murrizten joan da, Udalak konpartsei daten eta jada harturiko erabakien berri emateko bilera eskasetara mugatuz.

Jada jakina denez Txori Barrote eta Kaskagorrik debekatua ikusi dute beren txosnak jartzea udaleko preso politikoen argazkiak jartzeagatik, sasiko gobernuen garai honetan (eta ez naiz ari gehiengoz aukeratuak izan diren udalez ari batzuei izorra badie ere, zerrendak debekatuz sortu diren gobernuez baizik) gustuko ez den elkartasun ekimena. Oso larria da Azkuna prentsaurrekoan azaltzea esanez konpartsek arrazoia dutela uste badute salatu dezatela. Eta kazetariak ixo. “Ezjakintasun bedeinkatuari” deitzea geratuko litzaiguke, baina okerrena da badakitela ongi egia. Gogoz izanen nintzateke bertan guztiak lotsarazteko “salatua izan da jada, alkate jauna” oihukatuz. Hala da, salaketa administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegian jarri baitzuten konpartsek baina, denok dakigunez, justiziaren doaietako bat ez da bizkortasuna, eta askok uste dute epaia ez dela kaleratuko konpartsek txosnarekin itzultzeko eskubidea duten arte bi urte barru, berandu, alegia.

Izan den beste polemika bat, salatu bezain pronto ahazten ahalegindu direna, beste bi txosna jartzea debekatu izana da. Horietako bat Aberrigintzan da (Bilboko Konpartsen partaide ez dena), Eusko Alkartasunari lotua, orain lau urte arte udalan PNVren kide zen alderdia (jada ez dute zinegotzirik), eta “tokirik ez dela” jaso dutenak arrazoi gisa. Az e kasualitatea tokia falta izatea orain hogei urte baino gehiago PNVtik bereiz izen alderdiarentzat, orain bi urte jeltzaleak baztertu zituena behin Konstituzionalak Ibarretxe lehendakariaren kontsulta debekatzean bere alderdi propioak zirkinik ere egin e zizan ondoren, eta legez kanpo den ezer abertzalearekin akordio estrategikoa sinatu berri duen alderdiarentzat. Nire etxean horri mendeku hutsa deitzen zaio.

Beste txosna beste konpartsa batena da, Komantxe, Bilboko okupazio mugimenduari lotua. Bere debekua horren arrazoi gabe zein ulergaitza da, oraingoz ez dutela balizko arrazoirik jaso. Aitzakia oso erdipurdikoak erabili ziren, sarritan El Correo (Español) egunkariak jaurti edo filtratuak, hala eremu berdeak okupatzea, udalari aurkezturiko planoen bitarte zukatua; edo iragan urtean sortu izana Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsen hutsunea betetzeko asmoz, ez urtebete, baizik eta bi urte daramatenean Bilboko Konpartsen baitan lan egiten.

Debekuaren arrazoi on bat izan liteke oraindik indarrean izan behar ez lukeen udal-ordenantza bat erabili izana, datorren urtetik aurrera erabili beharrekoa. Ordenantza honek dio konpartsa bakoitzak berek abuz aurkeztu behar diola Udaletxeari bere proiektua, orain arteko ereduaren aurrean, zeinean Bilboko Konpartsen baitako konpartsek elkarrekin aurkezten zutelarik dena proiektu bakar gisa. Federakundeari are eta adierazgarritasun gehiago kentzeaz gain, “bana itzazu eta garaituko duzu” lemaren eredu onena dugu, horrela gerta bailiteke udalak banaka hartuz erabaki ahal izatea hobeto zeintzuk hautatu eta zeintzuk baztertu, ebidentki politikoenak bigarren multzo honetan sartuz.

Udako gezurrezko mitoen artean sar daitekeen horietako bat dugu foroetako erabiltzaile batzuek salatzen duten higiene falta, nahikoa baita txosnen eremeuan izatea goizeko zazpietan udal garbitzaile brigada mordoa ikusteko eremua eta ia bertan diren gautxoriak garbitzen, edo elikagaien manipulaziorako titulua ateratzen duen jende mordoa ezagutuz, egunero txosna guztietan udaletxearen higiene kontrola pasatzen baita. Edo ostalaritzarekiko lehiakide ez-leialak direla, konpartsak, lehenik, etekin asmorik gabeko elkarteak izanik eta, bigarrenez, haiek ere derrigortuak direnean txosnak jartzeko orduan udal lur erabat garestien erabilera ordaintzera gastu guztiekin (ura, argia…). Edo ez dituztela sekula kontuak aurkezten (PPko zinegotzi batek honegatik eskatu duelarik txosna guztiak debekatzea) ezta esaten zertara doan jasotzen duten diru guztia, sekula eskatzen ez diotenean gauza bera udal eta gobernuei, beren kontu guztiak eta diruaren helburu guztiak zeintzuk diren argi eta garbi adierazi behar duten lehenak izanik.

Udako norabiderik gabeko beste zurrumurru horietako bat dugu planto egunean izan behar diren piketeena taberna zein komertzioek ireki ez dezaten, askok jada hartara derrigortuak izan direla baieztatuz. Alde Zaharreko zenbait ostalari eta merkatari bildu, elkartasun manifestu bat idatzi eta lankideen artean banatu behar izan dugu, ondoren aurkeztu ahal izateko Alde Zaharreko %80ak egungo eredua eta Bilboko Konpartsak defenditzen dituen manifestua sinatu duela esateko, zeinean argitzen genuen ustezko presio horiek erabat faltsuak zirela eta asteazkenean irekiko dugula, baina gure protesta eta elkartasuna modu batean zein bestean adieraziz, berauz gozatzeaz gain, jai eredu hau Alde Zaharreko negozioentzako oso errentagarria delako. Iragan ostiralean kaleetan zehar ibili nintzen eta baziren nahikoa Aste Nagusiaren defentsan azaltzen den afixa jarria zuteenak. Irrigarria da presioak salatzeaz arduratzea astebururo udaltzaingo brigada osoak lokalak ixteko presioa egitera bidaltzen dituzten buru berak.

Egungo jai ereduaren suntsiketaren aldeko asaldatzaile nagusienetakoa El Correo egunkaria dugu ezbairik gabe. Hartaz ari naizela, aurten kontatu den gezurrik handiena izango dut une batez mintzagai: egunkariaren mendeurrena. El Correok ez ditu ehun urte bete. El Correo 1937ko uztailean sortu zen, behin Bilboko frontea erori zela, eta bere izena literalki hau genuen “El Correo Español, Diario de Falange Tradicionalista y de las JONS” (Hontzak konpartsa libertarioaren dekorazioan ikus dezakegu aurten azal horietako bat). Egunkari honek aurretik existitzen zen “El Pueblo Vasco” monarkikoa fagozitatu zuen, orain gutxi arte partekatzen zuelarik goiburua. Egunkari hur abai izan zela sortua 1910. urtean, baina 1937an fagozitatzera behartu aizan zenez, nire begietara urte hartan bertan desagertu zen. Hori, eta ez besterik dugu El Correoren sorrera. Baina noski, itsusia geratzen da aldarrikatzea Falangek sorturiko egunkaria zarela, are gehiago Memoria Historikoa delakoaren aro honetan, ea zure lotsaka zaldu behar dituen. Hala ere ez dira gehiegi lotsatzen. Ikusi besterik ez dago euskal usain aduen orok sortzen dien alergia, ostia txarrez eginiko titularrak eta web orriko foroan irakur daitezkeen harribitxiak ohartzeko egunkarian izandako aldaketa bakarra izenaren lifting abesterik ez dela izan.

Aste Nagusira itzul gaitezen. Azken bi urteetan jaiaren inguruan sortu diren polemika guztiak egunkariak bultzatu ditu. Iragan urtean Sonia Polo izendatu zen txupinera. Nork esan zuen eskandalu bat zela txupin jaurtitzailea preso politiko baten arreba izatea, PSE eta PPren gozamenerako? Iskanbilaren emaitza Soniak gutun anonimo batean jasotako bala izan zen. Nork esan zuen Komantxeren txosnak eremu berdea zapaltzen zuela? Nork esan zuen ostalariak presionatuak izan zirela planto egunean itxi dezaten? Nork, barne pitzadurak sortzearren, esnatu zituen PSEtik hurbil diren, jada barnean ez badira, pertsonak, ia Txomin Barulloren (egungo jai eredeua Udaletxeari aurkeztu zion konpartsa) ordezkari gisa aurkeztuz gutun batetan, festaren kudeaketa osoa udaletxeak eraman behar duela esateaz gain gezurra esanez, beren konpartsa plantoarena urka zela baieztatuz? Hiru egun beranduago (gutuna ostiral batetan aurkeztu zen), konpartsen artean Txominek duen bozeramaileak adieraziok ukatu zituen, konpartsak gehiengoz planto egitea onartu baitzuen gainontzeko konpartsekin batera. Nork argitaratu zuen biharamunean ondoko titularrak: “Txomin Barullok plantoa egin eta bere kide batzuen gutunetik aldentzen da”? Goiburu hori ostia txarrean egina da, errealitateak beste goiburu hau ematen baitigu: “Txomin Barulloren sei konpartsakide Bilboko Konpartsen plantoarekiko konpartsaren gehiegoaren atxikimendutik aldentzen dira”.

El Correori ez zaio Aste Nagusi hau gustatzen. Eta ez da neuk esate hutsa. Iragan igandean, jaiak hastearen biharamunean eguerdiko edizio digital abesterik ez zen ikusi behar. Aste Nagusitik nabarmentzen zituzten lau albisteak hauexek ziren:

– Txupinazoa, zeinetik ez duten hitz bakarra ere aipatzen plaza osoan eta txupineraren eskuetan ikusten diren zapi beltzei buruz; pregoilariaren hitzaldiaren zati bat ahazten dute, bereziki festetan izan ezin duten bilbotar GUZTIEZ oroitzen denean, eta txistuak jasotzen dituen unea Bilbon erroldatuak diren 30000 atzerritar etorkinak dituenean mintzagai, El Correok ardura baitu hauekiko jarrera xenofoboan beste batzuekin batera.

– Suzieriei buruzko inkesta.

– Zezenketa.

– Eta hoteletako jai programa.

Hori da El Correoren eredua (eta Bilboko Konpartsak erasotzen dituzten beste askorena: suziriak, zezen hilketak eta hotelak. Jauntxoek jauntxoentzat eginiko festak. Gasteizeko alkate Patxi Lazcozek bere hiriko jai amaitu berrietan parte hartze handia izan zela esan zuen, hango txosnek erantzun ziotelarik asistentzia ez dela parte hartzea. Festa asistentzialistak nahi dituzte, ez parte hartzaileak. Errealitatetik aldenduriko festak, “apolitikoak” deitzen dituzten horietakoak, haien erabaki guztiak, jaiaren ingurukoak barne, helburu politikoak dituztelarik argi eta garbi. Jai pribatuak bilatzen dituzte.

Gonbidatzen zaituztet Aste Nagusitik pasatzera, tosnetatik ibiltzea eta hauen egitarau aberatsan parte hartzea, Udaletxea, El Correo eta Barne Sailaren asmoei bizkarra ematea, are gehiago haien talka indarrei bizkarrak, zeinek mehatxatu duten boteloia eginen dutela planto eguna (hori da hori 24 orduz txosnen eta hauen egitarauaren faltaren alternatibari, mozkorraldi inozoa hartzea!), konpartsei babesa eskainiz bai bihar nola gainontzeko egunetan ere.

Amaitzeko, ezagutzen ez dutenentzat edo ahantzi edota aipatu nahi ez dutenentzat, hemen doakizue iragan larunbatean Gara egunkariak argitaratutako artikulua, Karmelo Landari, El Correoren asaldatzaileen gisa, 1978ko Txomin Barullo zein komisioko kide zenari eginiko elkarrizketan oinarritua (Itzulpena nirea da):

http://www.gara.net/paperezkoa/20100821/216718/es/La/Aste/Nagusia/de/Bilbo/un/espacio/conquistado/por/el/movimiento/popular/

Bilboko Aste Nagusia, herri mugimenduak konkistaturiko espazioa

Karmelo Landak festetako lehen komisioan parte hartu zuen demokratikoki hautaturiko beste 21 auzokiderekin batera. 1978ko uztaila zen Udaletxe frankistaren aurrean agertu zirenean, festak, oraingoan, herriak antolatuko zituela jakin araztera. Eta hala egin zen. Hogeita hiru konpartsa osatu ziren errekorreko denboran, Marijaia sortu zen eta bilbotarrek, Landaren hitzetan, “beren askatasuna estreinatu zuten”. Hain zuzen oraintxe jokoan den askatasuna.

Oihana LLORENTE

Bizkaiko hiriburua urteko asterik handienari men egingo dio. Marijaia arratsalde honetan helduk oda Arriagara, non zain dauzkan haren zaleak, aurten beste urteetan baino goibelago eta zapi beltza lepoan. Areatzan aurkituko dituen bui hutsuneek jaiaren musari erakutsiko diote Azkunak Kaskagorri eta Txori Barroteri ezarritako debekua [Abaingoardiaren oharra: Areatzaz soili kari bagara hiru dira hutsuneak, ez baita ahaztu behar Komantxe]. Ez da izan orain urtebete joan zenetik izandako aldrebeskeri bakarra.

Jai eredu plural eta parte hartzaile jomugan da. Hortxe jarri nahi izan du Udaletxeak, bere irizpideak inposatu nahi dituena udal-korporazio bera baino denbora gehiago duen jai eremuan. Karmelo Landa, independentista ezaguna eta UPV-EHUko irakasleak ez du zalantzarik horren inguruan eta baieztatzen du hori eta gehiagok egiten dutela “zilegitasun demokratikoa” jai komisio herrikoia eta konpartsengan izatea.

Ezagutzarekin hitz egiten du, berak parte hartu baitzuen 1978ko Bilboko lehen jai batzordean.

Errejimen frankista garaiko Aste Nagusia zezenketa eta operara mugatzen zen hertsiki, Landak gogoratzen duen bezala, bizkaitar hiriburua erabat husten zuen jai “erabat elitistara” mugatuz; “guztiek ihes egiten zuten, Bilbo husten zen eta basamortu bat ematen zuen” gogoratzen du.

Francoren heriotzaren ondoren jai parte hartzaileen aldeko aldarrikapenak indarra hartu zuen Udaletxeari, Jose Luis Berasategiren aginte frankistaren pean, behartu zion arte iraungitua zen jai eredua berpizteko idei lehiaketa aurkeztea.

Txomin Barullok, EMKri loturiko kultur elkartea zeinen partaide zen orduan Landa, aurkezturiko proiektuak irabazi zuen lehiaketa. Auzotar pizkundeak lortu zuen proiektu hark, saria jasotzeaz gain, babes herrikoia lortzea, 32 urteren ondoren osorik mantentzen dena.

Jai proposamena egi bihurtzeko nahiak bultzatu zuen txomin Barullo Bidebarrieta liburutegian batzar bat deitzera, Landak gogoratzen duen bezala “erabateko arrakasta” izan zuena eta zeinean parte hartu zuten auzo elkarte ugarik, dantza taldeak, txistulariak… “Han denek, demokratikoki, eta bilduak ginenon pluraltasuna kontuan izanik, lehen jai batzordeko 22 partaideak hautatu zituzten” azpimarratzen du harro Landak, hogeita bi haietako bat zena.

Hiritar hauek Udaletxeko Arabiar aretoan aurkeztu ziren beren izendapenaren eta Aste Nagusiaren antolaketarekin hasteko beren asmoaren berri ematera, oso gertu baitzen jada. Landak argitzen du udal-korporazioa asmo hau boikoteatzen ahalegindu zela, baina “hartarako arrazoi demokratikoen ezean” aurkituta, jai batzordeak zuen zilegizkotasuna zela eta, Udaletxeak azkenik etsi egin behar izan zuen; “alkatea oporretan joateraino” gehitzen du Landak.

Udaletxearen oztopoek ez zuten herriaren aktibazioa gelditu eta aste gutxitan jarri zen makineri osoa abian, jai eremua –Areatza eta Alde Zaharra- eta herritarren parte hartzean oinarrituriko programa definituz. Irakaslearen aburuz, ekarpen garrantzitsuena jai ereduaren euskarri eta oinarri bilakatuko zenaren sorrera izan zen: konpartsak.

Gogora dakarkigu Aste Nagusiak hasteko bi aste falta zirela animatu zituztela auzokideak konpartsak sortzera. Erabateko arrakasta izan zuen deialdia, azpimarratzen duenez, lehen edizio hartan 23 konpartsek parte hartu baitzuten. “Edizio hura historiara pasa zen. Jai eztanda izan zen, esan daiteke Bilbok bere askatasuna lehen Aste Nagusian estreinatu zuela”, berresten du hunkiturik Landak.

Onartzen du konpartsen ideia iruindar peñetan oinarritu zela, baina idei hori Bilboren beharretara moldatu nahi zutela. Horrela, zehazten du, konpartsa bakoitzari Areatzan txosna jartzeko aukera eman zitzaion festan ekarpena egitearen truke; “konpromisoa bilatzen genuen, konpartsen aldetik etorritako parte hartze jarrera”.

Loratzen berandutu ez zen konpromisoa. Imajinazioak bereganatu zuen Bilbo lehen Aste Nagusi hartan. Konpartsa asko izan ziren txosnaren ondoan eskenatokia jarri zutenak berezko programa eskainiz, ironia eta umore ona ezinbesteko osagai izanik. Landak gogoan dauzka albistegi ironikoak edo zarata egitearren, txarangen faltan, kartoizko instrumentuak egin zituzten konpartsak.

Mari Marijaia bihurtzen da

Aste Nagusi haren hasiera zurrunbiloa izan zen: konpartsen sorrera, txosnak… eta, nola ez, Marijaiaren jaiotza. Landak gogoratzen du nola jaio zen, Mari Puri Herreroren eskutik, egungo festaren musa. “Komisioak argi eta garbi zuen erreferentzi sinbolikoa emakume bat izan behar zela, aurrera begira, baina Euskal Herriaren iraganari lotua, eta zein inspirazio iturri hobeagoa Anbotoko Mari baino”, galdegiten du Landak.

Aste Nagusia oso aste gutxitan zehaztu zen, baina agente ugariren konpromisoari esker. Lan honek egin zuen 1978ko abuztuan Areatza “bilbotarrok Francoren heriotzaren ondoren askatasuna estreinatu zuten eremua” izatea.

Berriro ere jomugan aurkitzen den eremua, geroz eta zale gehiago izan eta zilegitasun demokratiko handien aduen arren.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: