AbainGoardia











{2010/11/09}   Los Topos

Los Topos

El testimonio de quienes pasaron su vida escondidos en la España de la posguerra

Jesus Torbado eta Manuel Leguineche

ISBN 978-84-938327-0-4

652 orrialde

2010eko Urria

Capitan Swing Libros

Orain oroimen historikoa gora eta behera gabiltzala zenbait urtez, Capitan Swing Libros argitaletxe interesgarriak berrargitaratzen du oroimen historikoaren liburu ezagunetako bat, beharbada lehenetakoa izango dena, 1977. urtean kaleratu baitzen lehen aldiz.

Jesus Torbado eta Manuel Leguineche kazetariek bidai anitz egin dituzte beren bizitza profesionalean zehar gauza asko ikusi eta entzun dituzte. Horietako batetan, artikulu bat irakurriz eta zurrumurruak entzunez, jakin zuten bazirela errepresio frankistaren beldur hogeita hamar urtez ezkutatu zirenak beren etxeen barnean. Pertsona hauetako batzuek beren burua satortzat definitzen zuten. Pertsona hauen testigantza jaso nahian zeharkatu zuten Estatu espainiar osoa 1969tik aurrera (Francok dekretu bitartez guda amaiera aurreko delitu guztiak amnistiatu zituenetik) eta lan ikaragarri baten ondoren (zurrumurruak jarraitu, beren fidagarritasuna frogatu, senitartekoekin hitz egin, konbentzitu eta azkenik satorrek hitz egitea lortzea) aurkeztu zuten liburua hartarako baimena jaso zuenean argitaletxeak, Franco hil ondoren, alegia.

Egileek hamazortzi satorren testigantza jasotzen dute, gehienak hegoaldekoak. Bertan topatuko ditugu istorio mordoa, hogeita hamar urte ezkutuan izan ondoren urte batzuk gehiago horrela jarraitu zutenetatik Francoren amnistiaz fidatzen ez direlako, hamar edo hogei urte isilpean izan zirenetaraino, zeinak nazkaturik guardia zibilari entregatzen ziren ea zein zen beren zoria. Bada esaterako hamar urtez ihesean izan zena gudaren erdian zerbitzu militarra egiten ari zela, Izaban zen erromeria moduko batetan mozkor muga zeharkatu zuena oharkabean; ohartzen denean desertatu duela ihes egiten du, baina Errepublikaren bandoan amaitzen du eta ondoren hamar urte dabil Estatu frantses eta bere sorterri Santo Domingo de la Calzada artean. Eta bada kasu bitxia, ia bi urtez ezkutuan izan zen eskuindarra, milizianoetatik ihesi.

Liburua deigarria, hildako eta iheslariez gain errepresiotik ihes egin zuten pertsona batzuen historia ezagutzeko.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: