AbainGoardia











{2010/11/29}   Aro berria

Batzuek badiote blog bat gure etxeetan gordetzen ditugun egunkarien modukoak direla, zeinetan gure izatea biluzten dugun, gure beldurrak, gure gogoetak, gurak, denak aurkitzen ditugu bertan izkiriatuak. Ezberdintasun handiena da blog batean gure egunkaria edonorri irakurtzea uzten diogula.

Orain arte bloga betetzeko nire irregulartasunerako hainbat aitzaki jar nitzakeen, estresa, lan eskerga, utzikeri punttua, zenbaitetan liburu batzuk irentsi eta beste batzuetan irensten zaituztela, baita txolinduta izatea ere inoiz.

Iragan asteazkenean, hilak 24, hondoa ikutu dut, zapaltzen nuen lurra desagertu eta zulo beltzean amildu ondoren. Ohitua izan beharko nuke, galtzaileen bandokoa naizela pentsatu baitut beti. Baina kolpe honek ikaragarri jo nau.

Berriz ere abiatuko naiz segituan blogaren lanari, ez baitut horrela utzi nahi, barkatuko didate ez dauzkadan jarraitzaileek. Era berean, esan dezaket bost egun hauetan burutazio asko izan ditudala, egiteke diren proiektuei bueltak ematen aritu naiz eta badauzkat garatu beharreko zenbait ideia, aurrekoek baino itxura hobeagoa izatea nahiko banuke ere, beti bezala hondamendi galanta izango direnak.

 

Laster ikusiko dugu elkar berriz ere. Artean, halako egoera konpartitzen dugunoi, ondoko kantua eskaintzen dizuet, Lisabö handiek 2005eko Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak disko itzelean egindako “Iparorratza”, Anari eta Lekuren laguntzarekin ahotsetan eta Jon Argaren hitz bikainak gidatua.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: