AbainGoardia











{2010/12/26}   Tron: Legacy

Tron: Legacy (2010)

Zuzendaria: Joseph Kosinski

Antzezleak: Jeff Bridges, Garrett Hedlund, Olivia Wilde, Michael Sheen, Bruce Boxleitner eta James Frain.

Gidoia: Adam Horowitz, Richard Jefferies, Edward Kitsis, Brian Klugman, Steven Lisberger eta Lee Sternthal.

 

Disney konpainiak bere mezu atzerakoiez egiten dituen marrazki bizidun edo pelikula arruntez hornitzen jarraitzen duen artean, oraingoan bere filmotekan duen kultuzko pelikula baten jarraipena egiten du, hogeita zortzi urte beranduago.

Tron oso pelikula ausarta izan zen bere garaian, segituan kriston garapenak izan behar zituen elektronika eta informatikaren alegiazko munduan barneratzen baigintuen elkar konexioa duten bi mundu bizidunen ikuspegi batetik, eta non euskaldunok pentsa genezakeen bazegoela guganako omenaldi moduko bat. Akaso diskoen bitartez aurkariak deusezten zituen jokoan erabiltzen zuten teknika diskoa jaurtitzeko, lau hormetatik egiten zuten mugimenduek ez al dute piloa gogoratzen pilota edo zesta-punta?

Esan bezala, Tron: Legacy bueltan datorkigu formula horren aurrerapausoarekin, ez soilik irudikatzen duten alegiazko munduaren garapenagatik, hogeita hamar urtetan erabilitako animazio teknikak ere ikaragarri garatu dira ere, eta irudiak oso argiak dira horretarako ere.

Jeff Bridges vs. Jeff Bridges

Pelikula orijinaletik gauza bakan batzuk mantendu dira. Nabarmenena Jeff Bridges da, zeinak Kevin Flynnen papera errepikatzeaz gain, nabarmentzeko papera duen efektu digitalei esker, bigarren paper bat betetzen baitu… orain hogeita zortzi urteko pelikulan zuen itxura berdinarekin!

Aipatutako gauza hauek, Michael Sheen antzezleak egiten duen pertsonai androginoa eta Daft Punk taldeak eginiko soinu banda dira nabarmengarrienak (bereziki kantu elektronikoenak). Ordutik aurrera, pelikularen nondik norakoa ez da horren deigarria egiten.

Kevin Flynn (Jeff Bridges) bere sistema eragilearen perfekzioarekin obsesionaturik dago, pentsatzen baitu benetako iraultza informatikoa sor dezakeela eta handik mundu errealera bidali. Baina egun batez desagertu egiten da.

Hogei urte beranduago bere seme Sam (Garrett Hedlund) aitak zuzentzen zuen Encom konpainiaren akziodun nagusia da, baina ez dio interesa, diru-biltzaile zekenak baitira guztiak, aitaren aspaldiko lagun Allan ezik (Tron pertsonaia sortu zuena). Honek Kevinen mezu bat jaso du, haren bideo-jokoen aretora joateko eskatzen. Sam hara joango da eta laser izpiaren bitartez alegiazko mundura helduko da.

Bertan harrera CLU-k egingo dio (Kevinen gaztetako itxura duen Unitate Logikoa), berak deitu baitu desagerrarazteko behin haren aita topatu eta hark duen informazio diskoa lapurtuta mundu errealera salto egin ahal izateko.

Ordutik aurrera infografia saio ikusgarriak ikusi ahalko ditugu, disko-joko eta moto lasterketen bertsio eguneratuak, argi-izpiko trena… Flynn sendia topatu ahalko da Kevinen ikasle den Quorra (Olivia Wilde) Iso ederrak (nolabaiteko izaki digital perfektu bat) Sam salbatzen baitu heriotzetik. Hortik amaierara errusiar mendi handi bat, non emozio asko sentituko diren, baina ez askoz gehiago.

Pelikula ona egin zitekeen, baina entretenigarri besterik ez zait egin, eta goian aipatutako gauza bakanei esker bakarrik.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: