AbainGoardia











{2011/05/10}   Ez gara hil

Irakurlerik badut, barkamenak eskatu beharko dizkiot beste behin ere. Bolada luzea daramat blogean artikuluak gehitu gabe. Ez da izango geldirik izan naizelako.

Banituen zenbait kontzertu aipatzeko asmoa, baina gehienetara ez naiz azaldu azkenik. Azken boladan izan naizen azken kontzertua izan da iragan apirilaren 30an Elfo Negro, JAN eta Vision Tunel taldeek Zazpi Katu Gaztetxean eskainitakoa izan zen. Aipatu nahi nuen, baina lagunekin hitz eginda eta ikusiz ez nintzela hainbat gauzetaz ohartu (JANek Elfo Negroren bertsioa egin zuela, JANeko abeslariak Elfo Negrorekin abestu zuela kanta bat…) ba nahiago izan dut ez idaztea, beste kontzertu batetan izanaren sentipena baitut.

Bestetik nahikoa irakurtzen ari naiz, eta denborarekin irakurketen berri izango duzue, baina ene! Denbora ematen ari didate. Hilabeteetan zehar programatuko ditudan liburuak ondokoak dira:

Chateaubrianden Memorias de ultratumba. Hau izango da eginkizun gogorrena, lau tomo baitira! Orain hiru hilabete hasi nuen lehena eta bigarrenarekin nabil oraindik. Daramadan martxan urte amaieran amaituko dudala pentsatzen det eta ordurako bizitzan hainbat buelta emango didala pentsatzen det, dagoeneko zenbaitzuk eman baititu.

Richard J. Evansen El Tercer Reich en guerra. Trilogiaren azken zatia, kosta zaiona kaleratzea. Hasia dut jada.

William Morrisen Noticias de ninguna parte. Amaitu berri det eta aurki izanen duzue haren berri.

Paul Austerren Sunset Parken euskarazko edizioa.

Uxue Apaolazaren Mea Culpa.

– Eta Jordi Llansamáren Harto de todo, historia oral del punk en la ciudad de Barcelona 1979-1987.

Ez da erronka txarra, gaztelerazko hiru liburuetan motzenak 632 orrialde baititu eta luzeenak, esan bezala, lau tomo osatzen ditu.

Eta hori kontutan izan gabe musika, azken denboraldian disko interesgarriren bat azaldu baita.

Beraz, lasai



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: