AbainGoardia











{2011/06/13}   Harto de todo

Harto de todo

Historia oral del punk en la ciudad de Barcelona 1979-1987

Jordi Llansamá

ISBN 978-84-614-6787-7

632 orrialde

2011ko Apirila

Bcore Disc

 

Behingoz revivalaren modak (zeinak laster ala berandu, gainontzeko burbuilek bezala, eztanda egin beharko duen) enegarren berrargitarapena ez den zerbait dakarkigu.

Bcore Disc, hogei urte bete berri dituen Bartzelonako zigilu independenteak bere lehen liburua argitaratzen du, zigiluaren bultzatzailea den Jordi Llansamák idatzia.

Obraren egitura sinplea da, horrek esan nahi ez badu ere erraza izan denik. Azpitituluak argitzen duenez, 80. hamarkadak ohiri kondaleko Hardcore-Punk taldeen partaideei eginiko elkarrizketen bilduma da. Bertan Bartzelonako talderik ezagunenak aurkituko ditugu, nola ez (La Banda Trapera del Río eta Desechables ezik, azaltzen duelarik ez azaltzearen arrazoiak): Ultimo Resorte, Frenopaticss, Attak, Shit S.A., Kangrena, Decibelios, Sentido Común, GRB, L’Odi Social, Subterranean Kids, Anti/Dogmatikss, Skatalá, HHH eta Monstruación. Hauetako batzuk ez ziren oso ezagunak izan beren diskografiagatik (Frenopaticss, Attak edo Shit S.A.), ia ez baitzuten izan orain gutxi arte (Bcorek azken bi urteetan hauen materiala argitaratu du, esaterako Frenopaticss, Attak, Sentido Común, Kangrena eta Código Neurótico taldeekin osaturiko Nacido para estorbar bilduma, edo Shit S.A.-ren grabaketa ezberdinak dituen CDa), baina eragin handi aizan zuten eszenaren talde eta pertsonengan.

Elkarrizketa gehienek gidoi bera dute, “Raíces”, non punkarekiko beren lehen harremanak azaltzen dituzten, elkarrizketatuak izandako taldeei buruzko pasartea, “Del punk al hardcore” eta “Drogas”. Oso kasu gutxitan aldatzen da patroia, elkarrizketatuak emandakoaren arabera.

Kasu askotan kontatuko digute nola punkaren irakitea nahastu zen lehen urte horietan estatu espainiarrean zen irekitze horrekin (maila politikoan ezik). Horrela ikusiko dugun ola kontatzen dizkiguten beren lehen bidaiak kontzerturik kontzertu, nola hasi ziren beren estetik beraiek sortzen (askok gogoratzen dute bere egunean ez zela punk jantzirik saltzen zuen dendarik, Londresera joan behar zirela erostera edo beraiek sortu behar zuten), eta drogen aldetik nola hasieran anfetaminaz lepo ibiltzen ziren farmazietan errezeta faltsuekin lortuz egoera aldatu aurretik.

Euskal Herria hirutan aipatua da eta zoritxarrez bata drogen inguruan da, Kangrena taldeko Kikek (elkarrizketa egin eta liburua kaleratu arteko denboran zendu zena) azaltzen duenean bere lehen heroina injekzioa Mahomak jarriz iola Yulek besoa heltzen zion artean (RIPeko abeslari eta gitarra hurrenez hurren).

Askotan ikusten da elkarrizketatuek esperientzi bat bizi eta kontatzen duen beste edozeinek egiten duen gauza bera egiten dutela, alegia, aitonaren ipuinak kontatzen dizkizutela. Pena bat da, gehiago espero nezakeen, maila politikoan batik bat, azken finean Bartzelona izan baitzen besteak beste okupazio mailan lehenetarikoa estatu mailan (hemen hala ere ia parean hasi zen) eta oso gutxi hitz egiten da, uste dut bereziki L’Odi Social eta Monstruación taldeetako kideek aipatzen dutela. Baina badira gauza interesgarriak. Bada L’Odi Socialeko bateria zen Sainaren esaldi on bat, revivalaren kontra: “Putada bat da 80. hamarkadako mugimendu interesgarri hau merkatu hutsean bilakatu izana”. Beste une bikaina Pák eskaintzen du, lehen punketakoa, Londres eta Holandatik material asko ekarri zuena, bere estetikarekin markatu zuen lehenetarikoa eta Subterranean Kids taldeko bateri jolearen arreba. Oso ongi argitzen du Do It Yourself-en (Zuk zeuk egin) zentzua, nola antolatu… Izpiritu horrekin lagundu nahi izan zituen Subterranean Kids, beren lehen diskoa (Los ojos de la víctima) Patizambo Records izenpean argitaratzeko dirua utziz, azaltzen du nola erantzun zien nazioartetik jasotzen zituzten gutunak … eta nola ziplo eror izen, berak dioen bezala, bi urtez aritu ondoren autogestioaren zentzua irakasten, egin zuten lehena manager bat hartze aizan zen. Pasarte oso on bat uzten du: “Niretzat, heroina baino larriagoa izan da dena moda hutsean bilakatzea, sinesten zenuelako egiten zenuena diruagatik egitea, zure ideiak arbuiatzea. Ia pena gehiago sortzen dit salduriko lagun batek hildako batek baino. Jarraitzen dut pentsatzen mugimendu musikala ongi izan zela jende asko zirrara arazi zuelako, oso ongi pasa genuen eta gauza asko deskubritu genituen elkarrekin. Baina berretsi nahi dut musika benetan gertatzen ar izen gauza sozial baten adierazpen kulturala zela, bizitzea tokatu zenaren kontrako ezadostasuna: españolitoen gizartea, tabu sexuala eta existitzen zen errepresioa […]”.

Liburu entretenigarria. Aipagarria diseinua, Bcorek ohitzen gaituen bezala oso landua eta, elkarrizketez gain, argazki mordoa aurkezten dituena, asko ezezagunak, eta prentsa eta fantzineen fotokopiak, flyer eta afixak, diskografia eta gehiago.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: