AbainGoardia











{2011/06/24}   Traficantes de informacion

Traficantes de información

La historia oculta de los grupos de comunicación españoles

Pascual Serrano

ISBN 978-84-96797-50-5

336 orrialde

2010eko Azaroa

Foca (Ediciones Akal)

 

Hedabideen papera oso garrantzitsua izan da Historian zehar. Denok dakigu haien boterea zertarako gai den. Adibide asko daude. 2004ko martxoaren 11ko atentatuen ondoren argi ikusi ahal izan zen. Une horretan bertan atzerrian ginenok (baita Internetez baliatu zirenak informazioa eskuratzeko) ikusi ahal atzerriko hedabideek gauzak izan ziren bezala azaltzen zituzten artean, espainiar hedabideek bi egun behar izan zituztela “ETA izan da” ahalegin lobotomizatzailetik ateratzeko (lobotomia beren buruari aplikatu zietenak salbu).

Baina benetan badakigu nor den hedabideen atzean? Zeintzuk dira haien izen abizenak? Zein den izen-deitura horien atzeko ibilbidea? Zein negozio mota dituzten? Zein jarrera dituzten euren langileekiko?

Pascual Serrano bada Estatuko ahots horietakoa argi eta garbi egin duena kazetaritza independentearen alde eta gehien irakatsi duenetako bat desinformazioaren inguruan (liburu oso interesgarriak utzi ditu izenpetuak: Desinformación, cómo los medios ocultan el mundo; El periodismo es noticia…). Oraingoan argitu nahi izan ditu goian aipatu ditugun galderak eta gehiago eta benetako kazetari ikerkuntza egin du kazetaritzan direnen inguruan.

Estatu espainiarreko hedabide nagusienen analisia egiten du, Prisa, Unidad Editorial, Vocento, Mediapro, Godó, COPE, Telecinco, Intereconomía… Eta ez du inor onik uzten.

Historiaren birpasaketa gupidagabea egiten du eta gogoratuko dizkigu zenbait gauza. Bizkaian askok dakiguna, alegia, Vocentoren ikur nagusietako El Correo Español egunkariak ez zuela 2010. urtean mendeurrena ospatu, egunkaria 1937.eko uztailan sortu baitzen, frankistek Bilbo hartu bezain pronto, Diario de Falange Española Tradicionalista y de las JONS azpititulua zuela, eta El Pueblo Vasco zela 1910. urtean sortu eta hari indarrez batzeko agindua izan zuen egunkaria.

Nola Godó taldeak sortu zuen La Vanguardia luzez La Vanguardia Española deitu zela, baldintza hori jarri ziotelako agintari frankistek gudan zehar Errepublikak kendu zien egunkaria itzultzeko, eta nola eskertuz errejimenaren hedabide leialenetakoa izan zen.

Edo nola La Razón egunkariak eskela bat jarri zuen Irma Ilse Ida Greseren oroimenean, Auschwitz, Ravensbruck eta Bergen-Belsen kontzentrazio eremuetako 22 urteko SStako begiralea, Josef Mengele lagundu zuena eta guda krimenengatik heriotz zigorrera zigortua.

Edo nola Prisaren eskupeko Sogecableren zuzendaria Rodolfo Martin Villa den, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketen ustezko erantzuleetako bat, ospetsu egin zena ere UCDren garaiko Barne Ministro zenean esaldi hura eman zuenekoa ETAren atentatu bortitzen garaian: “Ekintzak bi baten kontra ordainduko dira”. Eta badakigu zer izan zen garai horietan (Legionarios de Cristo Rey, AAA, BVE…).

Ikusi ahalko dira zuzendari askoren enpresa praktikak, El Mundon bezala, non akzioak zituzten langileak bultzatuak izan ziren euren akzioak enpresa bati (Pedro J. Ramirezen esku zena) saltzea %200eko primekin, Ramirezek zekienean %500 inguruan erosiak izanen zirela laster.

Ikusi ahalko da nola Antena 3 kateko langileak ehunka atxilotuak izan ziren artean greba baten erdian, katea normaltasuna erakusten ahalegindu zen Matias Pratsek gidatutako albistegietan…

Eta, Telecincoren kasuan, ikusi ahalko da Silvio Berlusconiren ibilbidea eta honek mafiarekin dituen loturak.

Oso bizkor irakurtzen da liburua eta baliagarria bilakatzen da jakiteko zergatik distraitzen gaituzten tontakeriekin haien jabe diren enpresa eta multinazionalek egundoko barrabaskeriak egiten dituztenean inork jakin gabe.

Num.1, 1937-07-06



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: