AbainGoardia











{2011/06/25}   Izu Giroa #19

 

Izu Giroa #19

 

2011ko ekaina

 

 

 

Fanzine kuttunetako bat bueltatu da. Hardcore-Punkaren inguruan egun izango den fanzine euskaldun beteranoenetakoa (hamar urte betetzear da), eta agian, ez dut erabateko ziurtasunez esan nahi ez naizelako ziur, denbora luzeren ondoren euskara hutsean egindako lehenetarikoa izan zena, gure artera itzultzen da. Izu Giroa fanzineak aurki beteko ditu hamar urteak eta hogei zenbakiak eta erabat egonkortua dago, urtean egiten dituen bi zenbakiekin (gogoan dugu oraindik lehen urteak bizi genituenak, bereziki Guardia Zibilek Euskaldunon Egunkaria itxi zenean suposatu zituen arazoak fanzinearentzat, egileak bertan lan egiten baitzuen).

Hemeretzigarren zenbakia beti bezala elkarrizketez mukuru dator, bai atzerrikoak, zein Estatu espainiar zein euskaldunak diren taldeei eginak: Os Estudantes, Deskonocidos, Rat City Riot, Funeral Oration, Erasoka… Zenbaki honek bitxikeria gisa du Turbonegro taldearen inguruko biografia argitaratzea.

Ohi bezala, fanzineak ere baditu beste sekzio klasikoak: albisteak motzean, sei orrialde inguru diskoen aipamenekin, bi beste fanzine zein agerkarien inguruan, eta zortzi inguru izandako zuzenekoetaz.

Beti ere entretenigarri egiten den irakurketa, eta oso baliagarria nahikoa kakingarri egin daitekeen euskal musikaren girotik landa den Bizia ezagutzeko. Zorionak aldez aurretik, Izu Giroa!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: