AbainGoardia











{2011/07/01}   Trumbo

Trumbo

CD, 2011

Autoekoizpena

 

Zenbaitetan ezustekoak jasotzen dira disko berriak entzutean, zerbait espero eta huts egiten dizulako, edo belarrietatik segituan sartu eta bizkarrezurrean egundoko dardarizoa sortzen dizulako, edo zenbaitetan entzunaldi gehiago behar izatea dastatzeko. Trumboren diskoa lehen entzunalditik sartu zait barnean eta burua astintzen segitzen dut.

Izenarekin Dalton Trumbori omenaldia egiten dio taldeak (Johnny cogió su fusil eleberri antimilitaristaren egile eta urte batzuk beranduago berak moldatuko zuen zinema mundura). Baina Trumbo ez dira inondik hasi berriak. Hirukote honetan eskarmentu handiko musikariak dira, aski da esatea baxujolea Kashbad taldeko Gorka zela, eta Kandak jo izan du Neubat, Vicepresidentes eta Sorkunen taldean. Eta Eneko bateria joleak Naüt taldean jotzen du.

Trumboren doinuek Stoner, hots, Kyuss, Queens of the Stone Age, Master of Reality (edo Neubat berak) eta Doomaren bidea, Pentagram, Black Sabbath, Cathedral… jarraitzen dute. Rock korapilatsua, soinu oso grabea duena, eta ezin ilunagoa gasteiztarren kasuan. Doomaren generotik aldendu eta Stonerrera gehiago hurbiltzen ditu ahotsak, nahiko melodikoa (guturala erabiltzen dituen zipriztinak ezik) baita, puntu orijinal eta ona ematen diena kantuei.

Esan beharra dago diskoak oso doinu aldrebesak eta ilunak baditu ere, oso zuzenekoa da. Berrogei minutuak motz egiten dira azkenik, gerta daitekeelako batetik halako abesti motz zozoak dituelako (zuzenekoak irekitzeko “Hemen gaude” melodia) edo bi kantuk belarrietara bakarra diruditenean, lehen bio kantuak bezala (harriturik geratu naiz ikustean “Zizareak” eta “Niagara” kantuek hamaika minutu egitea orotara, ez baitzait inondik ere luzea egiten), zeinak bereiziak diren letrengatik batik bat. Hitzak bereziki nabarmentzen dira musikari darien apokalipsi, ezkortasun edo iluntasun kutsuagatik, salbuespenak salbuespen (“Ar usaina” emakumeen ehizan dabiltzan gizonen kontrako abesti dotorea da).

Disko gomendagarria, laster esanen dizuet zer moduz den zuzenekoa, gau honetan Erratzuko bestetan ikustekoak baititut. Diskoak gainera 10 euro inguru balio du. Gauza bakarra besterik ez zaie falta: biniloan ateratzea!



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: