AbainGoardia











{2011/09/24}   Kukutza beti

Odola irakiten dut. Ekidinezinak ziren arrazoien medio Bilbotik urrun izateak inpotentzia, samina eta GORROTO pilo bat sorrarazten didate.

Iragan asteazkena esnatu nintzen mugaren bestaldean ikusiz Kukutza, AUZOAK AUZOARENTZAT eginiko Errekaldeko Gaztetxea, hamahiru urteko ibilbidearen ondoren, hustu dutela eta hango kideak kanporatu eta atxilotu. Facebook eta egunkari digitalen bitartez jaso ditut xehetasunak (han ezin egoteak barneak jaten zizkidan artean), ikusi ahal nuela nola auzo bat, bere sare sozial aberatsagatik ezaguna dena, hartu aizan zen, literalki, Ertzaintzagatik, bere sorreratik baliatzea asko atsegin izan duen ber abere burua Partido Nacionalista Vasco deitzen duen berak (edo Nacional esan beharko dugu, orain otu baitzaie izena aldatu beharreko zozokeria, pixkana galtzen doazen bozkak nola edo ahala manten nahian; neuk Potenciar el Negocio Variado proposatuko nieke), orain bere eskutan duena Nazi ezagun bateni zena gogora dakarren eta Gudaren Jainkoaren abizen aduen kontseilariak (ezin zuten ostia txarragoarekin izendatu).

Hartua. Zuzenago litzateke setiatua esatea. Auzorako sarrera GUZTIAK mozteak ez duelako beste izenik, ezin zitezkeelarik sartu ezta eskoletako autobusak ezta anbulantziak (laster deitzen hasiak izango zirenak). Erabilitako baliabide guztiek hori dakartelako burura, makina bat furgoneta, beren barnean ziren poliziekin, eta baita, okertzen ez banaiz, bi tanketa! Bi tanketa (bat ziur baietz)! Jaun-andreok, halako irudiekin falta izan zitzaien gauza bakarra lurreko ejerzitoa deitze aizan zen eraikin bat hustutzeko!

Ohiko hedabideak aurkitu nituen Azkuna alkatearen adierazpenak biltzen. Nire buruari agindua nion ez nintzela pertsonalismoetan sartuko, lehenik eta behin, horrekin, lortzen den bakarra bere Ego erraldoia besterik ez delako elikatzen (eta letra larriz idazten dut Egoa, halakoa delako Azkunarena). Eta bestetik, udaletxea, berak akaso horrela pentsa badezake ere, ez delako soilik bera. Badira hilabete hauetan, eta egun hauetan bereziki gertatukoaren erantzule, errudun ugari, eta ez naiz ari ezta Gaztetxearen biltzarraz ezta Kukutza defendatzera joan zen jende anonimoaz, auzokoak izana la ez.

Harira berriro. Azkuna jaunaren adierazpenekin egiten dut topo. “Kale Borrokaren urte okerrenen irudiekin egin dut topo”. ¿Errepidearen erdian eseriak ziren pertsonen kontra Ertzaintzaren proportziorik gabeko kargez ari da? Hala nahiko nuke izatea, baina ezetz esango nuke. Horri “proportziozko jarrera” deitu dio. Eseri azen jendearen kontra egitea, jendea babesten den tabernen sarrerak txikitzea, Gaztetxearen barnera gas negar eragileak jaurtitzea, barnea suntsitzea (baitezpada arrazoia kendu eta berrerabiltzen duten bertako kideek), behin ebidentzian geratu direnean asteazkeneko parte medikuekin, atzo, ostirala, sortu zituzten zaurituen parte mediku berriak LAPURTZEA auzoko anbulategian, supermerkatu bateko bezeroak eraso, Gabriel Aresti ikastetxeko sarrera aurrean kargatzea, bertako ikasleak ikaratu eta asko negarrez utziz… Zertarako jarraitu.

Azkuna jauna kexu da zenbaitzuk erantzun nahi izan ziotelako ertzainei. ¿Aurreko guztiak aipatuta harritzen ote da? Gauzak bota zizkietela, eta zaborrontziak irauli izana. Azkuna jauna, ZUEN sistemaren soldatapeko babesleak nola ziren prestatuak ikusirik, barkatuko dit barre egiten badut. Bi alderdiak (nahi badu hizkuntza belikoa baliatuko dut) mailakatuak ez direnean beti izanen da desoreka handia (palestinar harriak israeldar harrien kontra diren bertsuki) zapaltzaileen alde. Kendu ertzainei beren arma kaltegarriak (begiak lehertzen dituzten bokatxak zein airera tiro eginez hankak zauritzen dituzten pistolak) eta ikusiko du nola ez den horrenbeste edukiontzi irauli, edo nola ez den alde bakarra izanen hori eginen duena. Baina noski, ezin du hori egin. Herria beti delako ZUEN sistemaren soldatapeko babesleak baino gehiago. Maizter eta morroiei aterabide bakarra besterik ez zaielako geratzen: BIOLENTZIAREN mehatxu eta erabilera (gauzak diren bezala).

Badio Udaletxeak “jabetza pribatua” defendatu behar duela. Barregarria. Pentsatzen dut ahoan geratu zaiola “interesa zaigun jabetza pribatua” esatea. Ia udal baliabiderik ez den auzoan, non ia dena auzotarrek sortu behar izan duten, Gaztetxe eta bertan eskaini diren kultura ekimen berak urrun joan gabe, bitxia da eraikinean deus egin ez duen enpresa eraikitzaile baten interesak defendatzea. Erosi zuenetik (ihesean zen aurreko jabea desjabetu ondoren) erabat abandonatu zuen; Rekaldeberriz Auzokideen Elkartearen abokatuak gogoratzen duen bezala, hamabost urtetan, Cabisak ez du PGOU delakoaren (Hiritar Antolamendurako Plan Orokorra) betebeharretako bakarra ere eman, eraikinaren inguru gertueneko hobekuntza, aurreko ekintzak sorturiko kutsadura garbitzea… Eta nola erantzun du Udaletxeak falta hauena urrean. Lurzoru industriala lurzoru eraikigarrian birsailkatzen. Sari paregabea auzoarentza EZER egin ez duenarentzat, zeina gainera salatua izan den Castro Urdialesen izandako ustezko ustelkeri urbanistikoen erdian izateaz, obra batzuk geldiaraziak izanik.

Zein da enpresaren helburua? Uste dut irakurri dudala 300 etxebizitza inguru eraikin ahi dituela. Autobidetik pasatzen naizenean ikusten dut auzoaren gainaldean eraikin berriak amaitu behar dituztela. Zenbatuak dira hauek auzoan kalkulatu diren 1500 etxebizitza HUTSEI? Jabetza pribatuen eskubideek balio dute 1500 eta 1800 etxebizitza huts potentzial izateko? Horretarako balio du kabetza pribatuaren eskubideak Kulturarako eskubidearen aurrean?

Azkuna jaunak dio jabetza pribatua babestu behar duela. Baina ez dut ez bera ezta bere alderdia ikusi defendatzen ez iragan, ez orainaldian eta ez dut uste etorkizunean ikusiko dudanik ere, krisiak itoriko familiak beren etxeetatik kanporatuak izan direnean (bere moduko pertsonen ideiek sorturiko krisia), ikusten duten heinean bere eskubide Konstituzionala (zenbait sektorek bortxaezintzat hartzen duten Konstituzio bera, merkatu legeek kontrakoa ez diotenean behintzat) bermatua kez direla. Ez ditut ere ikusi Supersur delakoa (apustu egiten dut Artxandako tunelak baino etorkizun ilunagoa duela) edo Abiadura Handiko Trena egiteko lur eta ondasunak derrigorrean desjabetu dizkieten horiek defendatzen.

Azkuna jauna demagogiaz baliatzen da. Bere unean esan zuen Udalak ez zituela sei milioi euro Kukutzarentzat. Zertxobait gezurtia bada. Eta ez naiz ari “Udaletxearen kontuak garbiak dira” bezalako egi erdiengatik (ez da harritzekoa Udalak zorrik ez deklaratzea lan gehienak Bilbao Ría 2000 bitartez bideratu baditu, kapital publiko eta pribatuan oinarritua), iragarritakoz enbatekoaz baizik. Zergatik aipatu ditu sei milioi Diputazioan deklaratua omen den balio katastralak bi milioi baino gehiago aipatzen baditu? Bide batez, hark dio dirua eskatu zaiola Herri Etxeari. Berorri, Udaleko auzapez bezala, SOLUZIOAK eskatu zaizkio. Eta alternatiba ezberdinak aipatuz iren. Baina interesatu izan zaio dirua aipatzea, badakielako jendea dirua aipatzean jendea ikaratzen dela gastatu beharrekoaz.

Baina, esan bezala, Azkuna demagogiaren zale da. Ekimen pribatuentzat diruri kez duela dio. Zer izan zen Bilbao Urban Circuit? Zer da Bilbao BBK Live? Bai, badu kapital pribatua, baina baita publikoa. Kapital publikoa badu, zergatik ordaindu behar dut bi aldiz jaialdiaz gozatzeko? ¿Ez da BBK bera, zeinari erosi nahi dion Etorbide Nagusiko eraikina, eta gainera Kutxa eta Vitalekin bate gin aurretiko premiarekin, ekimen pribatua hein batean edo bestean? San Mames Barria futbol zelaian jarriko duen dirua ez da talde pribatu bati eskaini (Athletic Club)? Dirua soilik da interesa zaionarentzat, alkate jauna. Zilegizkoa da, noski, baina eze san bestelakorik. Kultura ez da berorren lehentasunen artean, ez bada, Guggenheim bezala, sarrera mugatu eta kapitalizagarria behintzat.

Demagogiaren zurrunbiloaren erdian esaten du “okupak direla, Diputazioa, Herri Etxe bera edo gure etxeak okupatu ditzaketela”. Falta izan zaion bakarra izan da esatea badatozela gurea bereak lapurtu eta emazteak bortxatzera. Ez luke aipurik merezi. Berorren etxea gutiziagarria izan badaiteke ere, lasai izan daiteke, ongi baitaki okupazioaren mugimenduko partaideek ez dutelako sekula hartuko zinez erabilia dena ezagutzen duten etxea. Kukutzaren eraikina, egun Cabisaren jabetzakoa, erabili azen okupatu aurretik? Arrazoia du, urteetan abandonatu aizan ondoren, arratoi eta junkiek erabilia zen.

Baina ez bedi kezka. Berorren ametsa bete da. Kukutza ez da gehiago hamahiru urtetan Errekalde zein beste koordenadetako adin guztietako pertsonei tokia eman dien kokalekuan. Errekalde berriz ere ekipamendurik gabe da. Errekalde berri zere kultur ekimenik gabe da. Cabisak dagoeneko 300 etxebizitza huts potentzial eraiki ditzake lasai. Hipotekatu potentzial berriak izan ahalko dira, beren bizio sorako itoak izan ahalko direnak, zeinek berorri ere bozka ahalko dioten potentzialki, berorren izaera populistak posible egiten baitu edonork, ia Falangekoek ere, total, PPko hautesle potentzialek jada egiten baitute (PNV delakoak arazoa izango du epe motzean berorri ordezkoa aurkitzeko). Lasai egin dezake lo berorrek jakinik auzoa berorrena dela, Gasteizekok aleak bere unean Fragarenak izan ziren bezala. Lasai egin dezake berorrek… oraingoz.

Azken finean, GUZTIOK (guzti-guztiok) ereindako jasoko baitugu. Batzuek sekulako gorrotoa eta hilobira eramango dituzten gaitz latzak jasoko dituzte. Kukutzaren kimuetatik erro nagusiak eman dituen fruitu gozo berdinak sortuko dira, egitura soziala ez delako hiltzen… berregiten da.

PD.: Neretzat atxeki behar nuen, baina ezin diot eutsi. Azpikoa dedikatzen diet Rekalde setiatu zuten soldatapekoei.

Eta beste hau (auskalo noren) Herri Etxeari.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

et cetera
%d bloggers like this: